OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2014/02/26

INAUTERIAK 2014: ITSASOA


          Zapatuan, Martxoak  1
 
            13:00 Pregoia udaletxeko balkoitik, 6. mailakoen eskutik.
            13:00 Trikitilariak, eguerdia alaitzeko.
            14:30 Bazkaria (umeak 14:00etan).
            15:00 Zinema (eguraldi txarra egin ezkero).
            17:00 Kalejira txistulariekin.
            17:30 DJ Mariscal.
            18:30 Txokolatada.
                                                  Erdu jaira!  Mainondo Guraso Elkartea



















2013/12/11

GABON PARKEA


NOIZ: Abenduaren 31an

NON: Otxandioko Kiroldegian

ORDUTEGIA: 11.00-13.30tara

Otxandioko Gabon parkea 4 txoko ezberdinez osatuko dugu:
 
TALO tailerra:

Osasun txokoan  elikagai sano eta ezberdinak jatearen garrantzia landuko dugu. Bertan, haurrekin batera taloak, egingo ditugu.

AURPEGI MARGOKETA gunea:

Tailer honetan, haurrek beraien itxura aldatzeko aukera izan dute. Bertako hezitzaileak haurrei aurpegia eta ilea margotzeko aukera eskaini diete. Gainera txoko bat egongo da haurrak eta helduak beraien artean aurpegiak margotzeko.

FAMILI  gunea:

Gune honetan txikienek eta gurasoek hainbat ekintza egiteko aukera izango dute: trizikloak, jolas sinbolikorako elementuak (puzgarri txiki bat, etxetxoak, jolas erraldoiak..), eraikuntzarako materialak, mahaiak eta aulkiak marrazketarako, karetak, txapak (bereziki interakzioan aritzeko), pajitak (lepoko eta pultserak egiteko)...

ZIRKO TAILERRA:

Bertaratutako haurrek malabare ezberdinak sortzeko aukera izango dute: kariokak, pilotak, xaboi ponpa erraldoiak, makila txinatarrak…..Ondoren malabareak erabiltzen ikasiko dute.

2013/12/10

ARGITXO eta ANBROSI


NOIZ: Abenduaren 20an

NON: Plazan

ORDUA: 18:00

Anbrosik eta Argitxok, Olentzaroren gutunak batuko dituzte Kontzeilupean.
Ondoren, txokolate beroa banatuko da gorputzak berotzeko.

2011/05/29

MAINONDO GURASO ELKARTEKO JAIALDIA

EKAINAK 5ean PLAZAN
gure jaia ospatuko dugu, hau da egitaraua:

13:00 kalejira txistulariekin
13:30 pilota partiduak binakako bi eta bakarka bat,pilotariak hauk:

Xabi- Ioritz
Jokin-Iker Axpe

Ainhoa-Markel
Ekain -Jokin Otxandiano

Neike-Xabi

14:30 bazkaria
16:30 guraso eta umeen arteko jolasak
17:30 jakin eta jolas
(ipar poloan bero)
amaitzeko TXOKOLATADA

OHARRA: Laguntza behar dugu,kioskoa eta bazkariko gauzak ipintzeko.
Lan egunak:
Ekainak 2an 15:00 kioskoa montatzeko .
Ekainak 6 ean 9:00 kioskoa kentzeko.
Ekainak 5 ean 10:00 bazkariko mahaiak eta.. jartzeko.

ESKERRIKASKO ZUEN LAGUNTZAGATIK

2011/05/27

ESKOLA EGUNEKO BAZKARIA

Ekainaren 5ean egingo den bazkarirako txartelak hartzeko,astelehenean
6 tatik 6:30etara etorri Andresa Landara.

Guraso elkarteko kideak: Nagusiak 10 euro umeak 5 euro
(Elkartekoak ez direnak nagusiak 15 euro eta umeak 10 euro.

ETORRI GUREKIN BAZKALTZERA

BURUHANDIEN TAILERRA

Otxandioko herrirako buruhandiak egiten ari dira.
Lan asko daukan proiektua da. Horretarako denon
eskulana behar da,lagundu nahi baduzu pasatu gastetxetik.
Umeak arduradun batekin joan behar dira.