OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2008/12/16

San Silbestre jaia

Abenduaren 31.ean, Otxandioko udalak antolatuta, umeentzat San Silbestre jaia ospatuko da eskolan.
17,30etan "Ipuin laburra" txotxongiloak, Antzezkizuna Ginol Taldearen eskutik, eta jarraian txokolatada.

http://www.euskalnet.net/antzezkizuna/




TONI LA SALek izozkien postu gurpildun bat bultzatzen du. Herriko plaza bilatzen du, bertan jartzeko eta izozkiak saltzeko. Halako batean, telefono dei harrigarri bat jaso du. Esan diotenez, bere izozki-saltzaile arropa mozorroa baino ez da. Eta bere benetako eginkizuna... herriko banketxea lapurtzea da!

TONI LA SAL, nahastuta eta ikaratuta, atraku batean sartuko da, baina okertu egingo da eta liburutegiko kutxa gotorra eramango du.

Pinotxo, Otsoa, Txanogorritxu, Hiru Txerritxoetako azkarrena, Sorgina, Botadun Katua eta Lanparako Jeinua gaur TONI LA SALekin nahastuko dira, txotxongilo istorio zoro honetan, ustekabeko bukaera batekin.

Posible al da ikus-entzuleak arratoi bihurtzea Hamelingo txirula joleak? TONI LA SAL hip-hop dantzatzen hasiko da? Kenduko al du kaskoa?

Hori dena eta askozaz ere gehiago, ikuskizun interaktibo honetan.

2008/12/14

Izenaduba

Izenaduba parke mitologikoan egon gara, eta ... magikoa izan da! Olentzaro, Jentillak, Mari, Tartalo, Basajaun, Maritxu teillatuko, Galtzagorriak... danak ezagutu doguz.

Hemen dekozuez eguna gogoratzeko argazki batzuk.












2008/12/06

Euskararen eguna

Abenduaren 3an Euskararen Eguna dala ta, Udaleko Euskara Batzordeak antolatuta eskolan Abenduaren 5ean ospatu dogu. Kulki taldearekin umeen baserriko jolasak izan dira frontoian eta amaitzeko txokolate bero beroa.


2008/11/28

Olentzaroren etxea

Datorren abenduaren 13an, zapatua, Mungiako Izenaduba parke berezira joango gara autobusez. Bertan Olentzaroren etxea ikusi eta Anbotoko Mari, Tartalo eta gure mitologiako lagunak ezagutu ahal izango doguz.

Bisitak 4 ordu iraungo dauz, goizeko 10etatik arratsaldeko 2etara, aspertzeko denbora barik!

Bidaiak 10€ balio dau pertsonako eta ume bakotxak bere arduradunagaz etorri beharko dau. Autobusa goizeko 9etan hartuko dogu MaƱondoko pelotalekuan eta itzulera arratsaldeko 3ak inguru izango da.

Olentzaroren eskutitza be ekarri ahal izango dozu.

Gugaz etorri gura badozu, erdu apuntetan Andresa Landara datorren martitzenian, hilak 9an, arratsaldeko 6etatik 6:30etara.

http://www.izenaduba.com/izenaduba.html


Guraso Elkarteko Batzar Orokorra

Azaroaren 26an ikasturte hasierako batzarra egin da. Bertan, pasadan ikasturteko memoria (egindako zine emanaldiak, irteerak, herriko ohiturekin lotutako ekitaldiak, eskola eta gurasoen arteko gorabeherak, etab.) errepasatu eta balantzea irakurri da (bai guraso elkarteko kontuan eta bai multikirolaren kontuan saldoa positiboa da).
Amaitzeko, aurtengo plangintza aurkeztu eta batzordeko kide berriak aukeratu direz.

AURKEZPENA

Otxandioko Guraso Elkartean Otxandioko Eskolako ikasleen gurasoak gagoz.
Gure helburua seme-alaben hezkuntza prozesuan parte hartu eta beraien garapenerako mesedegarri izan daitekeen edozein jarduera elkarrekin antolatzea da.