OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/12/30

San Silbestre jaia












Bihar abenduak 31, arratsaldeko 5etan Mainondoko gimnasioan, Jakin eta Jolasen eskutik "Antzokiko istorioak" ikuskizuna izango da eta jarraian txokolatada.

2009/12/24

Familiarentzako zinea domekan "Donkey Xote" filmearekin












Domekan, abenduak 27, arratsaldeko 5etan Kultur-Etxean.

Iraupena: 85 min.


Sinopsia:
Filma Mantxako On Kixoteren istorioan dago oinarrituta baina, oraingoan, Rucio astoak On Kixoteren "benetako" istorioa kontatuko digu. Rucioren arabera, On Kixote ez zegoen eroturik; gizon azkar, grinatsu eta gogotsua zen. On Kixotek, bere ezkutari Sancho Panzak, Rocinante zaldiak eta Rucio astoak hamaika abentura izango dituzte Ilargiaren Zaldunaren aurka borrokatzeko egingo duten bidaian. Film bitxi eta dibertigarria da.


Kalifikazioa: Guztientzat

2009/12/22

Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior












Bihar, abenduak 23, Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior, “Bihurrikeriak” Ikuskizuna Zeanurin.
Mainondoko frontoian alkartuko gara 16.45tan autobusa hartzeko eta bidaiari bakotxak 2€ ordainduko dauz.

2009/12/16

Familiarentzako zinea domekan "Olentzero eta oparien ordua" filmearekin












Domekan, abenduak 20, arratsaldeko 5etan Kultur-Etxean.

Iraupena: 68 min.


Sinopsia: Gogor aritu beharko dute Anjek, Marik eta beraien lagunek herrira bakea itzultzea nahi badute. Herriko nagusiak elkarrekin erretxinduta dabiltza, mesfidati. Hau guztiaren errua hegazkinarekin inguruko mendietan istripua izan duen atzerritar batek dauka. Dirua eta ospea agindu die hegazkina topatuko duenari.

Baina gauzak erabat aldrebestuko dira Olentzeroren ordulari magikoa desagertzen denean. Ordulari magikorik gabe ezingo du denbora gelditu, eta ondorioz, ezingo ditu gabon gauean opariak banatu.

Kalifikazioa: Guztientzat

2009/12/14

Mihiluze Lehiaketako argazkiak

Abenduaren 4an egin zan Mihiluze Lehiaketako argazkiak.
















2009/12/02

Familiarentzako zinea domekan "Babe Txerritxo Ausarta" filmearekin




















Domekan, abenduak 6, arratsaldeko 5etan Kultur-Etxean.
Iraupena: 80 min.

Sinopsia: Ukuilu honetan munduan diren pertsonaiarik liluragarrienak batu dira: Hogget baserritarra, Fly, ardi-txakurra; Rex, horren laguna; Pernando, ahate hiztuna; Ma, ardi zaharra, eta, jakina, etxaldeko berria, Babe, inoiz izan den txerritxorik bereziena. Istorio xarmagarri honek familia osoa liluratuko du bere maitasun eta umore zipriztinekin.

Kalifikazioa: Guztientzat

2009/12/01

Euskarazko produktuen katalogoa







Urtero bezala, euskarazko produktuen katalogoa argitaratu dute Euskal Herriko hainbat herritako udalek. Paperean argitaratzeaz gain, web gune bat ere osatu dute. Bertan aurkituko dituzue filmak, jostailuak eta jokoak, musika, komikiak, aldizkariak, liburuak, gurasoentzako materiala eta informatika arloko produktuak. http://www.katalogoa.org/

2009/11/27

Mihiluze Lehiaketa







Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an dalako eta gure seme-alabekin batera jolas egitea ederra dalako, Euskara Batzordeko Gurasoen Lan Taldekoak Mihiluze Lehiaketa antolatu dogu.

Eguna: abenduaren 4an, barikua
Ordua: 17:00etan
Iraupena: iluntzeko txikiteoaren aurretik amaituko da
Tokixe: eskolako gimnasioa
Sariak: irabaztea gitxi da ala? sariak zein diran ez esatea erabaki dogu, jende larregi apuntatuko litzateke bestelan
Izena zelan emon? eskolan banatu dan oharrean izena ipini, eta guraso elkarteko buzoian sartu datorren martitzena, abenduak 1, baino lehenago.

Lehiaketaren aurretik txokolatea banatuko da, inor ez daiten tripak orroeka egon lehiaketan.

Alkarregaz arratsalde edar bat pasauko dogu!!

2009/11/23

Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior










Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior, “Bihurrikeriak” Ikuskizuna Zeanurin abenduaren 23an

Guraso Elkarteak autobusa antolatuko dau bertara joateko.
Mainondoko frontoian alkartuko gara 16.45tan.
Egunean bertan, bidaiari bakotxak 2€ ordainduko dauz.

Geugaz etorri gura badozu, bete eskolan emon dan agiria eta Guraso Elkartearen buzoian sartu azaroaren 27ko 16.15ak baino lehen.

2009/11/18

Familiarentzako zinea domekan "Izotz Aroa 2: Urtze Aldia" filmearekin












Domekan, azaroak 22, arratsaldeko 5etan Kultur-Etxean.

Iraupena: 90 min.

Sinopsia: Mundu osoan arrakasta handia izan eta gero, hemen dira berriro ere Izotz Aroko heroiak abentura hozkirri batean!

Oraingoan bero-bero dago kontua, giroko tenperatura bezala. Mannyk, Sidek, Diegok eta Scratek euren ibarretik alde egin dute ihesi. Paisaia gezaltzen ari den honetan, asko dibertituko dira euren bidaian Ellierekin - Mannyren bihotza urtuko duen mamut bat - eta Crashekin eta Eddierekin - zarigueia bihurri bi -.

Animazio txundigarria, pertsonaia gogoangarriak, eta soinu banda alaia.

Izotz Aroa 2: Urtze Aldia. Ziurtatuta dago familia osoarentzako animazioa.

Kalifikazioa: Guztientzat

Batzar nagusia

Azaroaren 12an 19 lagun ohiko batzarrean alkartu ginen.

Bertan aurreko akta (2009-06-16, ez-ohiko batzarrekoa) onartu, 08-09 ikasturteko ekintzen memoria banatu eta 09-10 ikasturteko plangintza azaldu ziren. Momentuz ez daukagu ezer konfirmatuta baina gabon ingururako ekintzaren bat begira gabiz.

Bai Guraso Elkarteko eta Multikirola kontuko 08-09 urteko balantzeak banandu eta azaldu ziren, bietan saldoa positiboa da.

Juntako karguen barritzea be egin genduan, horrela gelditzen da: Eduardo Gastelu, Veronica Abrisketa, Fernanda Lopez eta Jon Iñaki Izarzelaiaren ordez, Josune Kapanaga, Idoia Ortiz de Zarate, Arturo Sagarna eta Ricardo Garaigordobil izango dira Guraso Elkarteko batzordekide barriak hurrengo ikasturte bietan. 2009-2010 ikasturtean, Batzordeko Lehendakaria Koldo Flores izango da, diruzaina Irene Unzalu eta idazkaria Amaia Langarika.

2009/11/09

Batzar nagusia

Urtero sasoi honetan ohitura dan legez, dei egiten deutsuegu gure elkarteko batzar nagusiko bilerara.

Azaroaren 12an, eguena, arratsaldeko 7etan Kultur Etxean egingo dogu.

Gai-zerrenda:

Aurreko akta irakurri eta onartu.
08-09 ikasturteko ekintzen memoria.
09-10 ikasturterako plangintza
Kontuen aurkezpena.
Kargu barritzea juntan.

Galde-eskeak.

Beste barik, eguenerarte.

2009/09/10

A gripearen inguruan


Ikasturte hasiera honetako gaia izan danez, komunikabideetan behintzat, hemen jartzen deutsueguz Hezkuntza Sailak sareratu dituan informazino eta ohar batzuk.


2009/07/27

2009-2010 Ikasturterako egutegi eta ordutegia

2009-2010 ikasturteko egutegi-ordutegia, eskolako partaide danan ekarpenak batu eta gero, eskolako kontseiluan onartu zan, eta ondoren ikuskaritzan.

2009/07/19

Udalekuetako argazkiak


Udalekuetako argazkien CDa eskatu dozuenok domekan arratsaldez jasoko dozue plazan, jaietako umeen ekintzak egiten diran bitartean.
Internetez jasoteko eskaera egin dozuenok prest daukazue bilduma sarean eta jasota euki beharko zeunkie posta elektronikoz argazkietan sartzeko helbidea.
Bateko edo besteko arazorik sortu ezkero emon abisua Guraso Elkartekoei edo idatzi zuzenean gure helbidera: mainondoge@gmail.com.
Ondo egin oporrak!!!

2009/07/14

Uztailak 14: Euskometroa eta batzuen agurra





Gaur goizean lehenik eta behin tailerrak amaitu ditugu eta ondoren ENKANTEA burutu dugu egun hauetan zehar euskometroan lortutako puntuekin eta ondoren denon artean merendola goxo-goxoa jan dugu.
Denok elkarrekin gauden azken eguna dela eta modu paregabean agurtu gara.

2009/07/13

2009ko Udalekuetako argazkiak

Udalekuetan egunotan egin diren argazkiak eskolako Guraso Elkartearen blog honetan dituzue.

Horrez gain, begiraleok aurtengo argazki bilduma osoa banatzeko asmoa daukagu. Aukera bi izango dituzue argazkiok jasotzeko: Interneten bidez edo CD batean.

Beste alde batetik, guraso batzuek interneten zuon seme-alaben irudia ez erabiltzeko oharra eman duzue aldez aurretik. Hori dela eta jakin nahi genuke familia bakoitzak udalekuen amaierako argazki bilduma horretan zuon seme-alaben irudia ager dadin nahi duzuen ala ez.

Aurreko guztia errazteko eskertuko genizueke etxeetara bidali dugun galdetegia zehatz betetzea eta bihar bertan umeen bitartez begiraleei ekartzea. Zuon aldetik erantzunik jasotzen ez badugu umearen irudia erabiltzea ontzat ematen duzuela ulertuko dugu.

Eskerrik asko.

Udalekuetako begiraleak

2009/07/10

Uztailak 10: Igerileku eguna





Gaurko egunean, igerileku eguna antolatu dugu udalekutan.
Egun honetarako hainbat jolas preparatu ditugu igerilekuan bertan eta baita igerileku inguruan ere. Hala nola, futbol zelaitik behera tobogan bat, igerileku barruan mezu ezberdinak dituzten botilak aurkitu ostean mezu horiekin puzzle bat osatzea helburu izan duen jolas bat, igerileku barruan uztaiez osatutako ibilbide bat…

2009/07/09

Danborrada

Aurtengo jaietako danborradan parte hartu gura badozu, zatoz bihar, barikua uztailak 10, 7,30etan Kultur Etxera izena emotera. Bertan nagusiei sukaldari amantala, txapela eta danborra bananduko deutsegu (danborra 8 urtetik gorakoentzat, txikiek eurek eroan behar dabe danborra danborrada egunean)

Entsaioak uztailak 13 eta 16an, 7etan, eta uztailak 14an 7,30etan Mainondoko frontoian izango dira.

Udalekuen 5. eguna






Gaur, TALDE BAKOITZAK HERRIKO txoko batetik, Illuntxora joan gara bidean jolas ezberdinak egiteko geldiuneak eginez (adibidez, hosto bilketa).

Bertan, ura edan eta apur bat deskantsatu ondoren, PIN BALL jolasa prestatu eta aurreko pagadian guztion elkarekin jolastu gara.

2009/07/08

Uztailak 9: Natura eguna

Biharko Naturaren eguna antolatu dugu.
Mendian ibilbide bat egingo dugu; beraz, ondorengo gauzak ekarri beharko dira:
  • Oinetako erosoak: mendirako aproposak (deportiba batzuk).
  • Denbora ona eginez gero, krema emanda etorri eta bisera ekarri.

Udalekuak: laugarren eguna

Gaur, uztailak 8, lainotuta egon da eta eskulanak egin ditugu, tximeleta hegalariak, hatzekin futbolean jolasteko joku bat, llaberoak, itsulapikoarekin jarraitu,… Eta ondoren, kalera irten gara jolas ezberdinak egiteko.

Udalekuen bigarren eta hirugarren egunak





Bigarren egunean, astelehenean, eguraldi txarra egin zuen eta Andresa Landan tailerrak egiten aritu ginen: Txorimalotxoek makarroizko lepokoak, izurdeek pultserak, neguko txorimaloek itsulapikoa eta ganberrorik onenek jarroiak.

Denbora batean bertan egon ondoren talde bakoitza herriko txoko batera hurbildu zen jolas ezberdinak burutzeko.

Hirugarren egunean, uztailak 7, san ferminak ospatu genituen. Lehenik eta behin udalekuen amaieran antolatuta geneukan herri bazkarirako janaria prestatu genuen: sandwichak, txokolatezko batidoa, pizza eta pastela. Ondoren, udalekuetako alkatesak pregona bota zuen eta gezur pila bat bota zituen, jeitsi orduko arroza jaurti genion. Gero, san Fermin abestu eta zezenketa burutu genuen. Azkenik, herri bazkariarekin sabelak ondo bete genituen.