OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/02/27

Familiarentzako zinea domekan "Beethoven" filmearekin


Domekan, martxoak 1, arratsaldeko 5etan Kultur-Etxean.

Iraupena: 83 min.

Sinopsia:Newtondarrak pertsona normalak dira, egun batez Beethoven azaldu eta bizimodua betiko aldatu dien arte. Laurogeita bost kilo dira, dena maitasun, kemen eta adur. Txakurrak lapurtzen zituen banda gaizto baten atzaparretatik ihes egin ostean, Beethovenek bere ametsetako etxea aurkitu du. Etxe polit bat da, hesi eder batez inguratua, lorategi eder batekin, eta atea zabal-zabalik duena. Aitak gogoz kontra onartu du txakurkumea etxean hatzea, baina benetako jabeak agertu arte bakarrik. Aitak nekez jakin lezake Newtondarrak direla Beethovenen benetako familia

Kalifikazioa: Guztientzat

2008-2009 Ikasturteko kuotak

Jakitun egon, urtero legez, ikasturteko kuotak kobratzeari ekingo deutsagula datorren astetik aurrera. Kuota 36 €-takoa izango da.

Eskolako kide barri zarienok, elkarteko kide izan gura badozue, mesedez sartu zuen kontu korrentearen datuak Guraso Elkarteko Buzoian.

Eskerrik asko.

2009/02/25

Pobre de mi, pobre de mi...

Egun polita pasatu genuen inauterietako zapatuan, eguraldiak lagundu eban eta parte hartze polita egon zan antolatutako ekintza guztietan, etxiplegu eta pregoian, txistulari eta buruhaundiekin pasakallien, bazkarian, entzierroan, musika banda eta koroagaz egindako prozesioan eta desfilean. Amaitzeko txokolatea banandu zan.

Hemen dekozuez argazki batzuk, zuek beste batzuk sartu gura ezkero bialdu mainondoge@gmail.com postara eta sartuko doguz.

























2009/02/23

Bazen behin ZIRKOA!!!

Eskolak Zirkoa atara eban kalera inauterietako bariku arratsaldean, hemen dekozuez protagonisten argazki batzuk..

Kalejiran..



Pailazoak...



Piztiak eta pizti-hezleak...



Suge enkantatzaileak eta sabel dantzariak...



Aztiak...



Indartsuak...




Malabaristak, mimoak eta akrobatak...



Eta amaitzeko danan artien abesten "Karatula sorki, ken akit orti, ik okelea yanda katuari zapi. Karatula begi-gorri, marinerua, auntzak yan dautsala bere burua. Ez karatula, bai karatula, txarri arrandula"

2009/02/19

INAUTERIAK "San Ferminetako programa"


Goizean

13etan Txupinazoa Udaletxean

Jarraian plazatik hasita Pasakallie buruhaundi eta txistulariekaz

Arratsaldean

17etan Zezen-Entzierroa Andikonatik hasi eta plazaraƱo

17,30etan Prozesioa plazatik hasita musika banda eta koroagaz

18etan Mozorroen Desfilea plazan Gaztetxekoen eskutik

Bitartean Txokolatea banatuko da

ONDO PASAU!!!

2009/02/12

Familiarentzako zinea domekan "Sandokan" filmearekin



Domekan, otsailak 15, arratsaldeko 5etan Kultur-Etxean.

Iraupena: 75 min.

Sinopsia: Ikur arraro batzuk palma-hosto batean idatziak. Hala jakin du Sandokanek zein den Sarawackeko raja beldurgarriaren gotorlekura joateko bide sekretua. Era horretara, "Malaysiako Tigrea" abentura liluragarri batean murgildu da Asiako itsasoetan zehar, legezko oinorde gisa dagokion tronua berreskuratzeko. Mompracemeko piratak, Sandokan buru, ez dira kikilduko arriskuen aurrean, justizia eta egia defendatzeko borrokan.

Kalifikazioa: Guztientzat

2009/02/10

Badatoz gure San Ferminak!!!


Otsailak 21ean, inauteri zapatua, San Fermin jaietan parte hartu gura badozu, mozorrotzeko hainbat aukera daukozuz (korrikalari, prozesiorako dotore jantzita, abade, turista, torero ...).

Bazkaltzera Huri-Barrena jatetxera joango gara (prezioa 12€).
Etorri gura ezkero erdu apuntetan Andresa Landara datorren barikuan, hilak 13, arratsaldeko 5etatik 5:30etara.
Erdu jaira!!!

2009/02/04

Aurrera doaz eskola barriko lanak



Apurka-apurka eskola barriko lanak hasi dira itxurea hartzen.