OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/01/30

Eman atxikimendua puntueus-i


Euskarak erronka berri bat du: Interneten bere izen propioa sortzea. Interneten, izena eta izana elkarrekin baitoaz. Interneten, izenik ez duena, ez da. Eta hori da euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen erronka berria: Interneteko eremu birtualean nazioarteko aitorpena eskainiko dion ikur edo sinboloa sortzea: .EUS domeinua.

http://www.puntueus.org/eu/atxikimenduak/?atxikitu=bai


2009/01/29

Familiarentzako zinea domekan "Supertramps" filmearekin


Domekan, otsailak 1, arratsaldeko 5etan Kultur-Etxean

Iraupena: 70 min.

Sinopsia: Hirian barna ibiltzen dira noraezean. Ikusten ditugunean, beldurtu egiten gaituzte. Zikinak dira, eta gure hondarretatik elikatzen dira. Gizartearen benetako marjinatuak dira. Arratoi, uso, labezomorro, kaleko katu eta horrelakoei buruz ari gara. Ala zer uste zenuten? Animalien erreinuko "etxe gabeak" dira. Hona hemen alegia dibertigarri bat, umore onez betea. Hainbat ahotsekin, txirotasunaz eta immigrazioaz mintzo zaigu.

Kalifikazioa: Guztientzat

2009/01/28

Badatoz inauteriak!!!


Badatoz inauteriak Otxandiora!!!... eta guraso elkartera be...

Otsailak 21ean, zapatua, gugaz mozorrotu gure badozu, giroan sartzeko zatoz prestakuntza lanetara.
Datorren astelehena, otsailak 2, arratsaldeko 7etan Andresa Landan batuko gara.

Erdu festara!!!

2009/01/15

Familiarentzako zinea domekan "Glup" filmearekin



Domekan, urtarrillak 18, arratsaldeko 5etan Kultur-Etxean

Iraupena: 70 min.
Sinopsia: “Erosi, erabili eta bota”. Bai erraza! Dendak hustu eta zabortegiak bete egiten dira. Baina gizakiok ez dakiguna da ze borroka daraman zaborrak bizirik irauteko zabortegiaren oihanean.
Botatako gauza pila bat erortzen da egunero Komunjaunen tranpa liluragarrian, errausteko Labe beldurgarriaren tripetan bukatzeko. Glup detektibearen gabardina traketsak eta bere zabor taldeak bakarrik egiten diote aurre haren tiraniari.
Eta aurrerantzean errazago izango zaie, aliatu bati esker. Alize da, zabortegian ustekabean jausi eta etxera itzultzen ez dakien neska txikia.
Kalifikazioa: Guztientzat