OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/03/31

3 urte baino gutxiagoko seme-alabentzako laguntzak

Euskal Autonomia Erkidegoko haur eskoletan eskolaratuta dauden hiru urtetik beherako haurrak dituzten familien babeserako laguntzak ematea arautzen duen deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailak. Ikastetxeen bitartez egingo da bai eskaera eta baita dirulaguntzen kudeaketa ere. Ikusi agindua.

2009/03/24

Eskolaz kanpoko kirola eta euskerea

Koikili Athelticeko jokalaririk ezagunena dogu gure artean, eta Otxandioko eskolako umeen lagun handia izateaz ganera, Xabi bere anaiaren antzean, oso pozgarria da ikustea euskereaganako agertzen dauan ardurea.
Egin klik hemen behean gaurko Berrian agertu dan albistea irakurteko:
Gaztetxoen kirola mintzagai.

2009/03/10

Gurasoentzako webguneak

Sarri askotan gurasook hainbat zalantza izaten dogu eguneroko bizitzan seme-alabakaz jazotzen jakuzan gorabeheretan.
Seguruenik ez doguz erantzun guztiak eta erantzun osoak jasoko, baina gaur egun badaukaguz sarean eta euskeraz be gure informazinobideak zabaltzeko aukerak.
Azken aldion Goiena komunikazio zerbitzuak eta Txatxilipurdi taldeak guraso.com izeneko webgunea jarri dabe martxan.

Horrez ganera badira urte batzuk Ikastolen Elkarteak semealabok.net izeneko zerbitzua sareratu ebana.

Bai batean eta bai bestean hainbat jakingarri daukagu eskura eta erabilgarriak izan daitekez arazo zehatzei aurre egiteko.