OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/04/22

Otxandio eta Oletako olgetak

Eskolako guraso batzuk, Udaleko Euskera Batzordearen eskariz, Otxandioko eta Oletako umeak erabili izan dabezan olgetak, kantuak eta jokoak batzekotan gara.
Hori dala eta herriko jentearen laguntza behar izango dogu lekukotasunak eta irudiak lortzeko.
Hemendik lasterrera gure eskolako blog honetan lortzen doguzan emaitzak agertzen hasiko gara.
Horrezaz ganera, ikasturtearen amaieran edo, ekintza berezia antolatuko da ziurrenik gai honen inguruan.
Laguntasuna emon gura izan ezkero edo informazino berezirik izan ezkero, jo gure blog honen posta helbidera edo gurasoen elkarteko arduradunengana.
Eta... hasi danok olgetan!: "Ron-ron-kan-del...".

2009/04/04

KORRIKA Otxandion








AEK-k Otxandion Korrika jaia antolatu dau zapatuan.
12:30etan KORRIKA OTXANDION
14:30etan BAZKARIA ondoren MIHILUZE

2009/04/03

Getxolinguae 2009

Azken aldion hizkuntzaren ganeko ikuspegia eta hizkuntzak irakasteko eraren ganeko ikuspegia asko aldatu da.
Getxolinguae jardunaldietan gure eskoletan hizkuntzaren irakaskuntzari, eleaniztasunari, hizkuntza eta teknologia barriari zelan heldu aztertu izan dabe.
Aurton Informazio eta Komunikazio Teknologiak dira ardatz nagusia.
Hemen egitaraua: