OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/05/29

Biarritz




Ekainaren 27an Biarritzera joango gara. Bertan herriaz gain, Aquariuma eta Txokolate Museoa bisitatzeko aukera izango dogu. Irteera goizeko 8etan Mainondoko frontoitik izango da, eta itzulera gabeko 9ak inguru.

Etorri gura ezkero zatoz ekainaren 4an, arratsaldeko 5,30etatik 6etara Andresa Landara izena emon eta ordaintzera (nagusiek 25€ eta umeek 15€).

Ume guztiak nagusi baten ardurapean joan behar dira eta bakotxak bere janaria eroan behar dau.

Multikirola 2009-2010


Hurrengo ikasturtean ere MULTIKIROLA jarduera eskaintzeko asmoa daukagu,  gure seme-alaben kirol heziketa ahalik eta anitzena eta osatuena bultzatzeko asmotan. Hurrengo urtea ahalik eta hobekien prestatzeko, parte hartzeko asmoa daukazuenoi AURREZ IZENA EMATEKO eskolan banandu dan orria bete eta ekainak 15a baino lehenago Guraso Elkarteko buzoian ustea eskatzen deutsuegu.

1. eta 2. MAILAK

3. eta 4. MAILAK

5. eta 6. MAILAK

KIROL JOLASA

AURREKIROLA

MULTIKIROLA

·       JOLASAK

·       Gorputzaren ezagupena

·       Gorputzaren adierazpena

·       Lagunarteko harremanak

·       Osasuna eta higienea

·      

·       Atletismoa

·       Futbol 5

·       Saskibaloia

·       Eskubaloia

·       Erugbia

·       Pilota

·      

·       Atletismoa

·       Futbol 5

·       Saskibaloia

·       Eskubaloia

·       Erugbia

·       Pilota

·      

Egunak: Astean bi egun, martitzena eta eguena.

Egunak: Astean bi egun, martitzena eta eguena.

Egunak: Astean bi egun, martitzena eta eguena.

2009/05/28

Pañuelitotan

PAÑUELITOTAN

Norentzat: 4 urtetik aurrerakoentzat.

Jokalariak: gura beste

Materiala eta ingurua: zapi sendo samar bat, eta arineketan egiteko lekua.

Azalpena:

Zozketan egin beharko dabe jokalariak talde biak egiteko, ahal dala, taldekide kopuru beragaz.

Erabiliko dan zelaian arraia egingo dau lurrean zapidunak. Bera leku horretan jarriko da. Gero oinkada kopuru berberagaz neurtuta markauko dira talde bateko eta besteko etxeak.

Taldekideak zenbakiak bananduko dabez euren artean (1etik hasi eta talde osoko kideak bana euki arte).

Zapidunak orduan esan behar dau: "Datorrela 3e!" edo "Datorrela 10a!"... Talde bakotxetik zenbaki hori daukanak arineketan egin behar dau, eta zapia hartuta etxera bueltan etorri.

Arau batzuk bete behar dira:

  1. Jokalarietako batek zapia hartu arte ezin da bata bestearen lurrera pasau.
  2. Jokalarietako batek zapia hartzen dauenean besteak harrapatu egin behar dau etxera heldu daiten baino lehen. Heltzen bada, irabazi egingo dau. Kale egin ezkero, jokotik kanpora geldituko da.

Arauetariko bat betetan ez bada "arrenuntzio" da.

Talde bateko jokalariak kale egin ezkero, beste taldekide batek hartu behar dau haren zenbakia.

Jokoa taldeetariko bat jokalari barik geratzen danean amaituten da.

Nahaste gehiago egon daiten, zapidunak zenbakia emokeran luzatu egin leike esaldia eta zenbakia arin-arin esan azkenean: "Datorrela... datorrela... datorrelaaaaaaaa... 3e!", e.a.

Hiztegia:

  • Zapidune.
  • Etxie.
  • Errajie, marrie.
  • Kale in = Huts in.
  • Datorrela "[zenbakia]"a!
  • Arrenuntzio!

Goman

GOMAN

Norentzat: 6 urtetik aurrerakoentzat.

Jokalariak: normalean hiru; goma luzeakaz, gehiago be izan leikez.

Materiala eta ingurua: salto egiteko goma elastikoa (gitxienez 3 metro, e!).

Azalpena:

Jokalari bik gomari eutsiten deutsie gorputzagaz, tenkatzeraino, baina elastikotasuna galdu barik, hirugarrenak salto egin daian: ariketa jakin bat egin behar dau goman, abesti baten erritmoan.

Lehenengo ariketea goma orkatiletan dagoela egiten da, eta hurrengoak, goratxoago, hurrenkera honetan: orkatiletan (1), belaunetan (2), eperdipean (3), mokorrean (4), gerrian (5), besapean (6), saman (7). Normalean zenbakitik esaten dira: lelenguen, bigarrenien...

Saltoan dabilenak kale egiten dauenean, bigarren jokalariak ekingo deutso, eta gero hirugarrenak. Atzera saltoka hasten diranean, lehen huts egindako zenbakian hasten dira.

Hiztegia:

  • Ni lelen! Ni bigarren! (saltetan hasi aurretik, lekua eskatzeko)
  • Lelenguen, bigarrenien, hirugarrenien... ibilli / geldittu.
  • Kale in = huts in.
  • Kale! Huts!

Kantoi-kantoika (Kantoi-kantoike)

KANTOI-KANTOIKE

Norentzat: 4 urtetik aurrerakoentzat.

Jokalariak: 5 lagun.

Materiala eta ingurua: estropozo egin barik arineketan egiteko lekua.

Azalpena:

Saltzai (jokoz kanpokoa) zein dan erabagi eta gero, beste lau lagunak leku bana hartzen dabe: laukia eratu behar dabe lauren artean, eta saltzaia erdi-erdian geldituko da. Jokalariak joan-etorrian ibiliko dira, leku trukean, eta erdikoak zuhur ibili behar dau, libre gelditzen dan lekuetako bat harrapetako. Leku barik gelditu dana, haxe da saltzai hurrengoan.

Leku trukea egiteko "bat, bi ta hiru" esaten da.

Hiztegia:

  • Zozketarako formula (Ron-ron... ).
  • Saltzai izan: zu zara saltzai.
  • Bat, bi ta hiru!

Dokarrike (Dokarrika)

DOKARRIKE:

Norentzat: 4 urtetik aurrerakoentzat.

Jokalariak: gura beste.

Materiala eta ingurua: karea edota harritxo bat, eta ondo marraztuteko lekua.

Azalpena:

Kare edo harri bategaz jokalekua marraztu behar da: eskailera antzeko irudi bat, 1etik 8ra arteko zenbakiak bertan idatzita:

Jokalariak eskailerearen ibilbide osoa egin behar dabe, harriagaz lagunduta: eskuagaz lelengo koadrora harria bota, eta koadro horren gainetik salto eginda, dokarrike (hanka baten gainean) pasau behar dira banakako koadroak. 4-5 eta 7-8 koadro-bikoteak batera egiten dira, hankak zabalik. Eskailera-bururaino heldutakoan, 7-8an, salto baten buelta egin eta eskaileran behera jarraitzen da. 2an harria batu, eta 1aren gainetik salto eginda, kanpora. Holan, banan-banan bota behar da harria koadro guztietara.

Arau nagusiak:

  1. dokarrika egin behar da dana, beste hankea jatsi barik.
  2. harria dagoen koadroa ezin leike zapaldu; gainetik salto egin behar da.
  3. harria garbi sartu behar da koadroan, marrarik zapaldu barik.
  4. hankakaz be ez da marrarik zapaldu behar.

Jokalari batek huts egiten dauenean, hurrengoak hartzen dau txandea. Dana dala, barriro txandea hartzen dauenean, lehen huts egindako zenbakian jarraituko dau olgetan.

Zenbaki guztiak betetakoan, beste jolasmodu bat hasten da: harria eskuagaz bota, baina hankeagaz bultzaka eroan behar da eskaileran barrena. Hemen be, koadro guztiak banan-banan egin behar dira: 1ean hasi, gero 2an eta abar.

Eta hurrengo jolasmodua begiak itxita egitea litzateke.

Hau danau banaka edo taldeka olgau leike.

Hiztegia:

  • Zozketarako formula (Ron-ron... ).
  • Dokarrike.
  • Marrie zapaldu, zapaldu ez.
  • Batera, bira, hirura... bota.
  • Nor da botaten? Nor da salto itten?... (nori toketan jako?)

Bat-bi-hiru-lauka (Bapirulauke)

BAPIRULAUKE

Norentzat: 6 urtetik aurrerakoentzat.

Jokalariak: 6 gitxienez.

Materiala eta ingurua: Kontzejupea edo paseolekua.

Azalpena:

Hasi aurretik, zozketa egiten da saltzai biak aukeratzeko; hau da, harrapatzaileak. Jokalekua eremu bitan banatzen da: eremu estuenean, saltzaiak dokarrike baino ezin dira sartu. Jokalarietakoren bat harrapau ezkero, "hildde" esan, eta jokalekuaren bestaldera joan behar dau. Harrapau ahala, hildako guztiak katigan ipinten dira, eskutik ebatuta. Libre dagoen jokalari batek ikutu ezkero, danak librauko dira. Jolasa amaitzen da saltzaiak danak hildakoan.

Hiztegia:

  • Zozketarako formula: hankak egin.
  • Saltzai izan.
  • Dokarrike.
  • Katiga (egin), katigan (egon), katigara (joan)...
  • Harrapau.
  • Eskutik ebatu.
  • (Nonor) hil.
  • (Nonor) librau.

Txorro-morro


TXORRO-MORRO

Norentzat: 6 urtetik aurrerakoentzat.

Jokalariak: talde bakotxeko 2-5, eta ama.

Materiala eta ingurua: Ama jesarri daiten lekua (harria, bankua...).

KONTUZ!!!: Astoa egon daitela beti amearen altzoan, ez daiela inoz olgau ama barik!!!

Azalpena:

Zozketa egin eta gero, talde batek ilaran makurtuta parau behar dau: lelenak amaren altzoan ipinten dau burua, eta hurrengoak, aurrekoaren hankartean sartuta.

Kontrako taldekoak banan-banan egingo dabe salto makurtuta dagozanen gainera, aurretik "txorro, morro, piku, taiu, ke" deadar eginda. Ahalik eta urrinen egin behar dabe salto, taldeko guztiak lekua euki daien.

Azpian dagozanak gainekoen pisuari eusteko gauza ez badira, barriren barriz hasi behar dabe, atzera makurtuta. Eta gainekoak egiten badabe huts, oker salto eginda edo lurra ikututa, eurak jarri beharko dabe azpian.

Gainekoak behar dan moduan salto egin ezkero, ilarako lelengoak epailearen atzamar bar aukeratzen dau, eta altu esaten dau: "txorro, morro, piku, taiu, ke". Atzamarren izenak dira, loditik hasita.

Makurtuta dagozanetan lelenak igarri egin behar dau atzamarra. Lortzen badau, behekoak dira hurrengo salto egiten.

Arau nagusiak:

  1. Behin salto eginda ezin jako ebatu azpiko astoari, ez eskuekaz ez hankakaz.
  2. Asto gainean hanka biak airean gelditu behar dabe, lurra ikutu barik.

Hiztegia:

  • Zozketarako formula (Ron-ron... esaterako). Edo hankak egin.
  • Ama.
  • Astuek.
  • Kiribille in, kiribildu (hankeagaz astoari lotzen ahalegindu)
  • Behera etorri, hondoratu (astoak pisuari eutsiteko gauza ez direnean)
  • Txorro, morro, piku, taiu, ke!

Uasindu

UANSINDU

Norentzat: 6 urtetik aurrerakoentzat.

Jokalariak: gura beste.

Materiala eta ingurua: Baloia. Baloiak botea ondo egin daian leku leun eta zabala, harrizkoa edo porlanezkoa ahal bada.

Azalpena:

Baloia hankapetik pasetako jokoa da. Olgau bitartean, hauxe abesten da:

Uansindu

andeli fosfalisi

andeli semene

andeli toma de litosfan.

Andeli esanaz batera baloia hankapetik pasau behar da, hurrenkera honetan: eskumako hankeagaz kanpotik; ezkerragaz kanpotik; eskumeagaz barrutik; ezkerragaz barrutik. Ta hurrengo pausoa da gorputz ostetik pasetea.

Hiztegia:

  • Baloie, pelotie.
  • Hankapetik.
  • Eskumiaz kanpotik.
  • Ezkerraz kanpotik.
  • Eskumiaz barrutik.
  • Ezkerraz barrutik.
  • Gorputz ostetik.
  • Uansindu / andeli fosfalisi / andeli semene / andeli toma de litosfan.