OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/06/29

Udaleku irekietarako informazioa

Udalekuak uztailaren 3an hasiko dira eta uztailaren 16an amaitu.

Egunero andresa landan batuko gara 10etatik 13ak arte eta umeak pizinara joateko prest etorri behar dira.

Eskolan banatu zan informazio orria udalekuen lehenengo egunean begiraleari emon behar deutse beteta eta irteeren baimenak sinatuta.

Urkiolako aterpetxea

Berrizko aterpetxea


2009/06/22

Plaza betean olgetan


Otxandioko Euskara Batzordeko Gurasoen taldeak, Mainondo Guraso Elkartearen laguntzaz eta Ludotekatarekin batera, martitzenean, San Juan bezperan, arratsaldeko 18:00etan olgeta tradizionalen saio nagusia antolatu dau.
Ordu horretan hasi eta jenteak eskatzen dauan bitatean Otxandion eta Oletan egin izan diran olgeta tradizionalak azalduko dira: Bat-bi-hiru-lauka (Bapirulauka), Kantoi-kantoika, Lauka, Dokarrika... Kanikak, Sakak, Iturriak, Kromoak...
Eta jaiaren azkenean, San Juan suak ikusten joan baino lehenago, merienda ederra prestatuko dabe bertan dagozan guztientzat.

2009/06/18

Vulkano eguna







Pasadan zapatuan Vulkano eguna ospatu zan Otxandion eta oso arrakastatsua izan zan. Jente askok hartu eban parte eta giro polita egon zan Zelaietan goizean Dima, Areatza eta Lemoako futbol taldeen arteko partidutan, ondoren bazkarian eta arratsaldean plazan puzgarriekaz. Hemen argazki batzuk eguna gogoratzeko.