OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/07/27

2009-2010 Ikasturterako egutegi eta ordutegia

2009-2010 ikasturteko egutegi-ordutegia, eskolako partaide danan ekarpenak batu eta gero, eskolako kontseiluan onartu zan, eta ondoren ikuskaritzan.

2009/07/19

Udalekuetako argazkiak


Udalekuetako argazkien CDa eskatu dozuenok domekan arratsaldez jasoko dozue plazan, jaietako umeen ekintzak egiten diran bitartean.
Internetez jasoteko eskaera egin dozuenok prest daukazue bilduma sarean eta jasota euki beharko zeunkie posta elektronikoz argazkietan sartzeko helbidea.
Bateko edo besteko arazorik sortu ezkero emon abisua Guraso Elkartekoei edo idatzi zuzenean gure helbidera: mainondoge@gmail.com.
Ondo egin oporrak!!!

2009/07/14

Uztailak 14: Euskometroa eta batzuen agurra





Gaur goizean lehenik eta behin tailerrak amaitu ditugu eta ondoren ENKANTEA burutu dugu egun hauetan zehar euskometroan lortutako puntuekin eta ondoren denon artean merendola goxo-goxoa jan dugu.
Denok elkarrekin gauden azken eguna dela eta modu paregabean agurtu gara.

2009/07/13

2009ko Udalekuetako argazkiak

Udalekuetan egunotan egin diren argazkiak eskolako Guraso Elkartearen blog honetan dituzue.

Horrez gain, begiraleok aurtengo argazki bilduma osoa banatzeko asmoa daukagu. Aukera bi izango dituzue argazkiok jasotzeko: Interneten bidez edo CD batean.

Beste alde batetik, guraso batzuek interneten zuon seme-alaben irudia ez erabiltzeko oharra eman duzue aldez aurretik. Hori dela eta jakin nahi genuke familia bakoitzak udalekuen amaierako argazki bilduma horretan zuon seme-alaben irudia ager dadin nahi duzuen ala ez.

Aurreko guztia errazteko eskertuko genizueke etxeetara bidali dugun galdetegia zehatz betetzea eta bihar bertan umeen bitartez begiraleei ekartzea. Zuon aldetik erantzunik jasotzen ez badugu umearen irudia erabiltzea ontzat ematen duzuela ulertuko dugu.

Eskerrik asko.

Udalekuetako begiraleak

2009/07/10

Uztailak 10: Igerileku eguna





Gaurko egunean, igerileku eguna antolatu dugu udalekutan.
Egun honetarako hainbat jolas preparatu ditugu igerilekuan bertan eta baita igerileku inguruan ere. Hala nola, futbol zelaitik behera tobogan bat, igerileku barruan mezu ezberdinak dituzten botilak aurkitu ostean mezu horiekin puzzle bat osatzea helburu izan duen jolas bat, igerileku barruan uztaiez osatutako ibilbide bat…

2009/07/09

Danborrada

Aurtengo jaietako danborradan parte hartu gura badozu, zatoz bihar, barikua uztailak 10, 7,30etan Kultur Etxera izena emotera. Bertan nagusiei sukaldari amantala, txapela eta danborra bananduko deutsegu (danborra 8 urtetik gorakoentzat, txikiek eurek eroan behar dabe danborra danborrada egunean)

Entsaioak uztailak 13 eta 16an, 7etan, eta uztailak 14an 7,30etan Mainondoko frontoian izango dira.

Udalekuen 5. eguna






Gaur, TALDE BAKOITZAK HERRIKO txoko batetik, Illuntxora joan gara bidean jolas ezberdinak egiteko geldiuneak eginez (adibidez, hosto bilketa).

Bertan, ura edan eta apur bat deskantsatu ondoren, PIN BALL jolasa prestatu eta aurreko pagadian guztion elkarekin jolastu gara.

2009/07/08

Uztailak 9: Natura eguna

Biharko Naturaren eguna antolatu dugu.
Mendian ibilbide bat egingo dugu; beraz, ondorengo gauzak ekarri beharko dira:
  • Oinetako erosoak: mendirako aproposak (deportiba batzuk).
  • Denbora ona eginez gero, krema emanda etorri eta bisera ekarri.

Udalekuak: laugarren eguna

Gaur, uztailak 8, lainotuta egon da eta eskulanak egin ditugu, tximeleta hegalariak, hatzekin futbolean jolasteko joku bat, llaberoak, itsulapikoarekin jarraitu,… Eta ondoren, kalera irten gara jolas ezberdinak egiteko.

Udalekuen bigarren eta hirugarren egunak





Bigarren egunean, astelehenean, eguraldi txarra egin zuen eta Andresa Landan tailerrak egiten aritu ginen: Txorimalotxoek makarroizko lepokoak, izurdeek pultserak, neguko txorimaloek itsulapikoa eta ganberrorik onenek jarroiak.

Denbora batean bertan egon ondoren talde bakoitza herriko txoko batera hurbildu zen jolas ezberdinak burutzeko.

Hirugarren egunean, uztailak 7, san ferminak ospatu genituen. Lehenik eta behin udalekuen amaieran antolatuta geneukan herri bazkarirako janaria prestatu genuen: sandwichak, txokolatezko batidoa, pizza eta pastela. Ondoren, udalekuetako alkatesak pregona bota zuen eta gezur pila bat bota zituen, jeitsi orduko arroza jaurti genion. Gero, san Fermin abestu eta zezenketa burutu genuen. Azkenik, herri bazkariarekin sabelak ondo bete genituen.

2009ko udalekuen hasiera





Lehenengo egun honetan lehenik eta behin taldeak antolatzeko jolas bat burutu genuen. Ondoren, talde bakoitzak beraien begiraleak zeintzuk izango diren asmatu behar izan zituzten, pista ezberdinak aurkitzen zituzten bitartean. Gero, talde bakoitzak izen bat hautatu zuen: txorimalotxoak, izurdeak, elur txorimaloak eta ganberrorik onenak.

Ostean talde guztia elkartu ginen eta udalekuetako abestia eta LULA libelula gure maskota aurkeztu genuen: Euskararen erabilera bultzatzen lagunduko duen guztion lagun berri bat.

Eta azkenik, talde bakoitzak bere aldetik, ezagutza jolas batzuk burutu genituen.