OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2010/01/28

Familiarentzako zinea domekan "Asterix Bretainian" filmearekin













Domekan, urtarrilak 31, arratsaldeko 5etan Kultur-Etxean.

Iraupena: 78 min.

Sinopsia: Julio Zesarrek Bretainia Handia osoa konkistatu du, inbaditzailearen aurrean oraindik eusten duen herrixka bat izan ezik, baina nekatutako gerlari hauek galtzen ari dira eta Asterixen lehengusua den Zezentorax edabe magiko bila bidaltzea erabakitzen dute britainiarren erresistentziarako.

Panoramixek edabez beteriko upel handi bat prestatzen dio, eta Galian guztia bare eta lasai dagoenez, Asterix eta Obelix berarekin doaz


Kalifikazioa: Guztientzat

2010/01/22

"Sarritan entzun ohi direnak"

Gure artean batzutan neska-mutikoen izakera edo egoera epaitzerakoan nahiko esapide gogorrak erabilten doguz eta behin baino gehiagotan oinarri errealik ez daukienak.
Rafael Cristobal psikiatra da eta aspaldion gurasoei neska-mutikoen hezkuntzarako aholkuak emoten deutsez. Familien barruko gatazkaz be baditu lanak.
Berea da hurrengo artikulua. Interesgarria izan daiteke gutariko askorentzat.

Egin klik hemen artikulua osorik ikusteko

2010/01/16

Erdu inauteriak prestetan!!

Urtarrilaren 20an, eguaztenean, 6etan Andresa Landan batuko gara.

Betiko lez, inauteri egunean Huri-Barrena jatetxean bazkalduko dogu (prezioa 12€.).

Etorri gura ezkero, egun eta ordu honetan Andresa Landan izena hartuko dogu.

2010/01/15

Blog ikastaroa


Eskolako 6. mailako ikasleok blog bat egiten ikasi dugu Amaiarekin. Gure bloga http://www.ikasblog6.blogspot.com/ .


2010/01/13

Familiarentzako zinea domekan "Chihiroren bidaia" filmearekin




















Domekan, urtarrilak 17, arratsaldeko 5etan Kultur-Etxean.

Iraupena: 125 min.

Sinopsia: Chihiroren gurasoak beren ondasunak kotxe zahar batean pilatu eta beste auzo batera bizitzera doazenean hasten da. Bidean, aitak baso artean ezkutatutako tunel bat zeharkatzen du eta oso herrixka bereziarekin egingo dute topo; antzinako herri japoniar bat eta mendebaldeko hiri baten nahasketa harrigarriarekin. Zerbait arraroa gertatzen da bertan, kaleak hutsik daude eta ez da inor ageri. Chihiro beldur da. Gurasoak ingurua ezagutzen ari direnean, gertakizun ikaragarri bat jazotzen da! Zoritxarreko ezbehar bat!


Kalifikazioa: Guztientzat

2010/01/04

Errege bezpera arratsaldean DISKOTXOU













Bihar Urtarrilak 5, Errege Bezpera!

Arratsaldeko 6etan Mainondoko gimnasio barrian “Diskotxou” DJ Xaibor-en eskutik, batuka, euskal dantzak, kardiobox eta abestien koreografiak ikasteko aukera.

Erdu mozorrotuta!!!

Dantza ostean txokolatada!!!

2010/01/01

Familiarentzako zinea domekan "Perez Sagutxoa 2" filmearekin




















Domekan, urtarrilak 3, arratsaldeko 5etan Kultur-Etxean.

Iraupena: 85 min.


Sinopsia: Perez sagutxoa eta honek hortzen truke buruko kuxinen azpian jartzen dituen txanponak desagertzear daude. Guraso batzuek beraien etxeetan segurtasun sistema elektronikoak instalatu dituzte eta ezinezko misioa gertatzen da etxe hauetan sartzea ikusia izan gabe. Bere lehen hortza galduko duen mutiko batek eta bere arreba ezatseginak, Perez lagunduko dute teknologiak ohiturarekin akabatu ez dezan.


Kalifikazioa: Guztientzat