OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2010/05/31

Toponimia
















Ekainaren 5ean, urtero legez, eskolan landutako toki izenak zeri lotuta dagozan ikusten joango gara etxeko guztiok. 10etan batuko gara plazan.
Txitxiburduntzia egingo dogu!!!

2010/05/20

Ipuinak kontatzeko


Danok dakigu oso egokia dala umeei eta gaztetxoei kontuak kontatzea baina, dirudienez, gero eta gatxagoa egiten jaku denporea hartu eta bat-batean gure seme-alaben aurrean holako jardunetan hastea.
Ez da behar bada oso egokia izango halako beharrak makinen ardurapean ixtea baina, besterik ezean, badaukagu sarean (eta euskeraz be) ipuin-kontalari egokia. Hona hemen esteka:

Etxegiroan.com

Sartu eta gozatu...!

2010/05/06

Zumaia



















Ekainaren 19an Zumaiara joango gara, eta Zumaia eta Deba arteko itsaslabarren Flysch-a ezagutzeko, itsasontzian 45 minutuko txango bat egingo dogu. Irteera goizeko 9etan MaƱondoko frontoitik izango da, eta itzulera Zumaiatik 7etan.

Etorri gura ezkero zatoz maiatzaren 11an, arratsaldeko 5,30etatik 6,30etara Andresa Landara izena emon eta ordaintzera (elkartekoak 15€).

Ume guztiak nagusi baten ardurapean joan behar dira eta bakotxak bere janaria eroan behar dau.