OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2010/03/11

Familiarentzako zinea domekan "Robotak" filmearekin



















Domekan, martxoak 14, arratsaldeko 5etan Kultur-Etxean.

Iraupena: 84 min.

Sinopsia: Izotz Aroaren sortzaileen eskutik, hona hemen Robotak, dibertsioz betetako abentura bat ordenagailuz animatua. Filme hau Rodney Latorriren istorioa da Rodneyk asmatzaile izan nahi luke. Helburu horrekin, Robot Hirirantz abiatu da, bere idoloa dena - Soldatzaile Handia ezagutzeko. Bidean Rodney era guztietako roboten lagun egingo da, eta haien laguntzarekin aurre egingo dio Ratchet maltzurrari. Ratchetek, bere amak bultzatuta, enpresa lapurtu dio Soldatzaile Handiari, eta gainerako robotei ez dizkie ematen behar dituzten ordezko piezak. Horren aurrean... gai izango da Rodney egoera konpontzeko?

Kalifikazioa: Guztientzat

2010/03/10

GUK ABIZENA, ZUK?

Goicolea, Alday, Garaygordobil, Ochandiano, Capanaga, Magunacelaya… Zure abizena, horreetariko bat da? Zenbat bider ez ote dozu pentsau abizena euskeratu beharko zeunkela?

Otxandioko Udalak eta UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) abizenak euskalduntzeko kanpaina bat hasi dabe, Guk abizena, zuk? izenburuagaz.

Abizenak euskalduntzea oso erreza da. Udaletxera joan eta esan abizena euskal grafiagaz ipini nahi dozula. Zeure abizenagaz batera, zeure seme-alabena be aldatuko dozu euskal grafiara. Udaletxean bertan emongo deutsue behar dozun informazino guztia.

Guk abizena, zuk?

2010/03/03

Otxandioko Toponimia argitalpenaren aurkezpena












Asier Astigarragaren lan honetan Otxandioko eta inguruetako toponimiaren barri ematen da. Lehendik ahoz jasotako informazioekin eginda zegoan lan batean oinarrituta, toponimo bakoitza dokumentazioan eta erregistroetan nola agertu dan laburbildu da, hauen normalizaziorako proposamenak luzatuz.

Tokia: Kultur Etxea. Otxandio
Data: 2010eko martxoaren 5a
Ordua: 19:30 h.

PARTAIDEAK:

Aritz Otxandiano, Otxandioko alkatea
Idurre Alonso, Otxandio Udaleko euskara zinegotzia
Jose Luis Lizundia, lanaren zuzendaria
Asier Astigarraga, egilea

2009-2010 Ikasturteko kuotak

Gurasook:

Urtero legez ikasturteko kuota ordaintzeko epea heldu da. Eskolako guraso guztiak gara Guraso Elkarteko Kide, eta komenigarria da kuota guztiok ordaintzea, danok ataratzen dogu-eta onura jardueretatik (ikuskizunak, jaiak, urteerak, etab.).

Kuota 36 € da familiako, eta martxoaren 31 baino lehen BBK-ko Guraso Elkarteko kontu korrontean egin behar da diru sarrera (2095-0057-51-1009217837) eta frogagiria Guraso Elkarteko buzoian sartu.

Eskerrik asko!