OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2010/06/18

Zumaia

Biharko eguraldi txarra iragarten dala ta urteera UZTAILAK 3ra atzeratu dogu!!

2010/06/07

KOLPBOL

Kolpbol-a Juanjo Bendicho Valentziarrak asmatutako kirol berri bat da. Kirol honen bidez saskibaloiak eta futbolak bezalako beste kirol batzuek dituzten heziketarako zenbait oztopo gainditzea bilatzen du. Kirol hauetan fisikoki prestatuagoak direnak jolasaren zati handiena betetzen dute, aldiz, abilak ez direnak ez dute parte handirik hartzen.

Zenbait arau egokituz kirol hau parte-hartze handikoa… kooperatiboa eta sexuan desberdintasunik ez duena lortu zuen: Kolpbol-a.

Nahiz eta egun kirol ofizialtzan ezin dugun hartu, Valentzian aurrerapauso garrantzitsuak ari dira ematen txapelketa ugari antolatuz.

ARAUAK

  1. Eskuarekin baloia jotzeko kirola da.
  2. Ezin da baloia bi bider jarraian ukitu.
  3. Hankarekin ezin da nahita ukitu.
  4. Ezin da ukabilarekin baloia jo.
  5. Ezin da baloia hartu (atezainak ere ez).
  6. Ezin da aurkaria heldu edo bultzatu.
  7. Edozein arau apurtzeak tokiko sakearekin zigortuko da, sake honetan 3 metroko distantziara ipini beharko dira aurkariak.
  8. Atezainak hankarekin jo dezake baloia area barruan.
  9. Baloia ate barruan sartzen bada (“gola”) puntua irabaziko dute.

LABURBILDUZ

Futbolaren oso antzekoa da, baina eskuekin joaz. Baloi biguna erabiltzen da (“pitxigomazkoa”). Frontoian jolastuz gero ez legoke “fuerarik” egongo eta edozein “falta” egin den tokitik eskuarekin joaz ateratzen da. Jokalari berak ezin dio baloiari bi bider jarraian jo, baldin eta bigarren kolpea nahita emandakoa bada. Atezainak arau berak izanik (bi bider jotzearena) hankarekin ere bai eman diezaioke area barruan.

2010/06/05

Toponimia eta Txitxiburduntzi eguna

Atzo toponimia lantzeko irteera izan genduan, zelako egun ederra!! Hemen argazki batzuk.









2010/06/02

Eskola Eguna


Ekainaren 13an Eskola Eguna ospatuko dogu!

Goizean 11etan eskolan, gelak bisitatu eta 11,30etan gimnasioan umeen jaialdia ikusteko aukera izango dogu. Bertan, XXI. Ipuin eta XX. Margo Lehiaketako sarien banaketa egingo da.

Jaialdi ostean, 11,30etan gurasoak LH-ko ikasleen kontra Kolpbol partidu bat egingo dogu pelotalekuan, parte hartu gura badozu jarri elkartekoakaz kontaktuan.

14,30 plazan bazkalduko dogu. Bertara mahaiak eta aulkiak eroateko, zatoz ekainak 12an goizeko 9,30etan laguntzera. Bazkarirako txartelak hartzeko bihar, ekainak 3, ANDRESA LANDAN, arratsaldeko 6etatik 6,30etara. Guraso Elkartekoak: Nagusiak 10€ eta umeak 5€ (Elkartekoak ez diranak, nagusiak 15€ eta umeak 10€).

17etan plazan pelota partiduak eta 18,30etan DJ Thobben eta Lore Power.

Amaitzeko txokolatada!!!