OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2010/10/09

Batzar orokorra

Urriaren 7an 30 lagun ohiko batzarrean alkartu ginen.

Bertan aurreko akta (2009-11-12, ohiko batzarrekoa) onartu, 09-10 ikasturteko ekintzen memoria banatu eta 10-11 ikasturteko plangintza azaldu ziren.

Bai Guraso Elkarteko eta Multikirola kontuko 09-10 urteko balantzeak banandu eta azaldu ziren, bietan saldoa positiboa da.

Juntako karguen barritzea be egin genduan, horrela gelditzen da: Koldo Flores, Irene Unzalu eta Amaia Langarikaren ordez, Leire Axpe, Miren Soloeta eta Lorea Agirre izango dira Guraso Elkarteko batzordekide barriak hurrengo ikasturte bietan. 2010-2011 ikasturtean, Batzordeko Lehendakaria Ricardo Garaigordobil izango da, diruzaina Idoia Ortiz de Zarate eta idazkaria Josune Kapanaga.

2010/10/02

Dancing in the Basque Country

Dancing in the Basque Country (2009-2010)


21 hilabete egiteko, 100 txoko baino gehiago eta lagun asko Euskal Herrian zehar dantza egiteko. Matt Hardinen ideian oinarritua.

Batzar orokorra

Urtero sasoi honetan ohitura dan legez, dei egiten deutsuegu gure elkarteko batzar nagusiko bilerara.

Urriaren 7an, eguena, arratsaldeko 7,30etan Kultur Etxean egingo dogu.

Gai-zerrenda:

Aurreko akta irakurri eta onartu.
09-10 ikasturteko ekintzen memoria.
10-11 ikasturterako plangintza
Kontuen aurkezpena.
Kargu barritzea juntan.

Galde-eskeak.

Beste barik, eguenerarte.