2010/06/18
2010/06/07
KOLPBOL

Kolpbol-a Juanjo Bendicho Valentziarrak asmatutako kirol berri bat da. Kirol honen bidez saskibaloiak eta futbolak bezalako beste kirol batzuek dituzten heziketarako zenbait oztopo gainditzea bilatzen du. Kirol hauetan fisikoki prestatuagoak direnak jolasaren zati handiena betetzen dute, aldiz, abilak ez direnak ez dute parte handirik hartzen.
Zenbait arau egokituz kirol hau parte-hartze handikoa… kooperatiboa eta sexuan desberdintasunik ez duena lortu zuen: Kolpbol-a.
Nahiz eta egun kirol ofizialtzan ezin dugun hartu, Valentzian aurrerapauso garrantzitsuak ari dira ematen txapelketa ugari antolatuz.
ARAUAK
- Eskuarekin baloia jotzeko kirola da.
- Ezin da baloia bi bider jarraian ukitu.
- Hankarekin ezin da nahita ukitu.
- Ezin da ukabilarekin baloia jo.
- Ezin da baloia hartu (atezainak ere ez).
- Ezin da aurkaria heldu edo bultzatu.
- Edozein arau apurtzeak tokiko sakearekin zigortuko da, sake honetan 3 metroko distantziara ipini beharko dira aurkariak.
- Atezainak hankarekin jo dezake baloia area barruan.
- Baloia ate barruan sartzen bada (“gola”) puntua irabaziko dute.
LABURBILDUZ
Futbolaren oso antzekoa da, baina eskuekin joaz. Baloi biguna erabiltzen da (“pitxigomazkoa”). Frontoian jolastuz gero ez legoke “fuerarik” egongo eta edozein “falta” egin den tokitik eskuarekin joaz ateratzen da. Jokalari berak ezin dio baloiari bi bider jarraian jo, baldin eta bigarren kolpea nahita emandakoa bada. Atezainak arau berak izanik (bi bider jotzearena) hankarekin ere bai eman diezaioke area barruan.
2010/06/05
2010/06/02
Eskola Eguna

Ekainaren 13an Eskola Eguna ospatuko dogu!
2010/05/31
Toponimia
2010/05/20
Ipuinak kontatzeko
Danok dakigu oso egokia dala umeei eta gaztetxoei kontuak kontatzea baina, dirudienez, gero eta gatxagoa egiten jaku denporea hartu eta bat-batean gure seme-alaben aurrean holako jardunetan hastea.
Ez da behar bada oso egokia izango halako beharrak makinen ardurapean ixtea baina, besterik ezean, badaukagu sarean (eta euskeraz be) ipuin-kontalari egokia. Hona hemen esteka:
Etxegiroan.com
Sartu eta gozatu...!
2010/05/06
Zumaia
