
2009/07/19
Udalekuetako argazkiak

2009/07/14
Uztailak 14: Euskometroa eta batzuen agurra
2009/07/13
2009ko Udalekuetako argazkiak
Udalekuetan egunotan egin diren argazkiak eskolako Guraso Elkartearen blog honetan dituzue.
Horrez gain, begiraleok aurtengo argazki bilduma osoa banatzeko asmoa daukagu. Aukera bi izango dituzue argazkiok jasotzeko: Interneten bidez edo CD batean.
Beste alde batetik, guraso batzuek interneten zuon seme-alaben irudia ez erabiltzeko oharra eman duzue aldez aurretik. Hori dela eta jakin nahi genuke familia bakoitzak udalekuen amaierako argazki bilduma horretan zuon seme-alaben irudia ager dadin nahi duzuen ala ez.
Aurreko guztia errazteko eskertuko genizueke etxeetara bidali dugun galdetegia zehatz betetzea eta bihar bertan umeen bitartez begiraleei ekartzea. Zuon aldetik erantzunik jasotzen ez badugu umearen irudia erabiltzea ontzat ematen duzuela ulertuko dugu.
Eskerrik asko.
Udalekuetako begiraleak
2009/07/10
Uztailak 10: Igerileku eguna
2009/07/09
Udalekuen 5. eguna
2009/07/08
Uztailak 9: Natura eguna
Udalekuak: laugarren eguna
Udalekuen bigarren eta hirugarren egunak


Denbora batean bertan egon ondoren talde bakoitza herriko txoko batera hurbildu zen jolas ezberdinak burutzeko.
Hirugarren egunean, uztailak 7, san ferminak ospatu genituen. Lehenik eta behin udalekuen amaieran antolatuta geneukan herri bazkarirako janaria prestatu genuen: sandwichak, txokolatezko batidoa, pizza eta pastela. Ondoren, udalekuetako alkatesak pregona bota zuen eta gezur pila bat bota zituen, jeitsi orduko arroza jaurti genion. Gero, san Fermin abestu eta zezenketa burutu genuen. Azkenik, herri bazkariarekin sabelak ondo bete genituen.
2009ko udalekuen hasiera
Ostean talde guztia elkartu ginen eta udalekuetako abestia eta LULA libelula gure maskota aurkeztu genuen: Euskararen erabilera bultzatzen lagunduko duen guztion lagun berri bat.
Eta azkenik, talde bakoitzak bere aldetik, ezagutza jolas batzuk burutu genituen.
2009/06/29
Udaleku irekietarako informazioa
Udalekuak uztailaren 3an hasiko dira eta uztailaren 16an amaitu.
Egunero andresa landan batuko gara 10etatik 13ak arte eta umeak pizinara joateko prest etorri behar dira.
Eskolan banatu zan informazio orria udalekuen lehenengo egunean begiraleari emon behar deutse beteta eta irteeren baimenak sinatuta.
2009/06/05
Udalekuetan izena emoteko

Eskolan banandu da Udalekuetan izena emoteko orria. Aurton uztailaren 2tik-16ra izango dira. Prezioak hauek izango dira:
Guraso Elkarteko bazkideak:
- 40€ ume bategatik, 70€ bi umegatik, 90€ hiru umegatik.
Bazkide EZ direnak:
- 70€ ume bategatik, 125€ bi umegatik, 160€ hiru umegatik.
Izena emoteko, ekainak 19 eguerdiko 12:30ak arte, orria umeen datuekin eta Guraso Elkarteko kontu korrontean (2095-0057-51-1009217837) sartutako diruaren ordainagiria (udalekuak eta umeen izenak aipatuz) elkartearen eskolako buzoian sartu.2009/05/13
Udalekuak

Gurasook,
Aurtengo Udalekuak antolatzen hasi gara eta plangintza bat egiteko (zenbat begirale behar izango dan, taldeak antolatu, irteerak egin izango ahal diran eta nora, kuotak kalkulatu, etab.) umeen aurre-inskripzio bat egitea pentsatu dogu, hau da, zuen seme alabak udalekuetan apuntatzeko asmoa daukozuen edo ez jakin beharrean gagoz.
Udalekuak 3 urteko gelatik gorako umeentzako uztailaren 1etik 15era izango dira goizeko 10etatik 13etara.
Apuntatzeko asmoa izanda, mesedez bete eskolatik bialdu dan ohartxoan datuak (umearen izen-abizenak, gela eta kideak zarien edo ez) eta sartu Guraso Elkarteko buzoian datorren maiatzak 19a 16:30ak baino lehen.
Ekainean zabalduko da inskripzio epea eta orduan egitaraua eta kuota ezagutu ahal izango dozuez.
Eskerrik asko.


.jpg)