OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ
Showing posts with label Aholkuak. Show all posts
Showing posts with label Aholkuak. Show all posts

2010/05/20

Ipuinak kontatzeko


Danok dakigu oso egokia dala umeei eta gaztetxoei kontuak kontatzea baina, dirudienez, gero eta gatxagoa egiten jaku denporea hartu eta bat-batean gure seme-alaben aurrean holako jardunetan hastea.
Ez da behar bada oso egokia izango halako beharrak makinen ardurapean ixtea baina, besterik ezean, badaukagu sarean (eta euskeraz be) ipuin-kontalari egokia. Hona hemen esteka:

Etxegiroan.com

Sartu eta gozatu...!

2010/01/22

"Sarritan entzun ohi direnak"

Gure artean batzutan neska-mutikoen izakera edo egoera epaitzerakoan nahiko esapide gogorrak erabilten doguz eta behin baino gehiagotan oinarri errealik ez daukienak.
Rafael Cristobal psikiatra da eta aspaldion gurasoei neska-mutikoen hezkuntzarako aholkuak emoten deutsez. Familien barruko gatazkaz be baditu lanak.
Berea da hurrengo artikulua. Interesgarria izan daiteke gutariko askorentzat.

Egin klik hemen artikulua osorik ikusteko

2009/09/10

A gripearen inguruan


Ikasturte hasiera honetako gaia izan danez, komunikabideetan behintzat, hemen jartzen deutsueguz Hezkuntza Sailak sareratu dituan informazino eta ohar batzuk.


2009/06/02

Eskola-jantokietako langileen greba







Kudeaketa zuzeneko eskola-jantokietako langileek greba egingo dabe ekainaren 2an eta 4ean. Grebarengatik zerbitzua emon ez dan egunetan ikastetxeek jantokiaren zenbatekoak ez kobratzea eta, kobratu badabee, zenbatekoa itzultzea erabaki dau Hezkuntza sailak. Indarrean dagoan legea agindu bat dela kontuan hartuta, maila bereko beste bat jarri beharko dabe aurrekoaren ordez. Legeria berria argitara eman arte, katering-enpresen eta haien langileen arteko lan-gatazkaren eraginak familiei kalte gutxiago egiteko dagozan aukera desberdinak jakinazari jake ikastetxeei.

2009/05/19

Emilio Calatayud

Granadako adin txikikoen epailea dan Emilio Calatayud-en hitzaldi bateko bi bideo dira hurrengoak. Oso interesgarria da esaten dauena: gazteen betebeharrak, eskubideak, ... Astitxo bat daukozuenien ikusteko, merezi dau eta.

http://www.youtube.com/watch?v=K2GTauJT5Vg

http://www.youtube.com/watch?v=91gDdSSX_jk

2009/03/31

3 urte baino gutxiagoko seme-alabentzako laguntzak

Euskal Autonomia Erkidegoko haur eskoletan eskolaratuta dauden hiru urtetik beherako haurrak dituzten familien babeserako laguntzak ematea arautzen duen deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailak. Ikastetxeen bitartez egingo da bai eskaera eta baita dirulaguntzen kudeaketa ere. Ikusi agindua.

2009/03/10

Gurasoentzako webguneak

Sarri askotan gurasook hainbat zalantza izaten dogu eguneroko bizitzan seme-alabakaz jazotzen jakuzan gorabeheretan.
Seguruenik ez doguz erantzun guztiak eta erantzun osoak jasoko, baina gaur egun badaukaguz sarean eta euskeraz be gure informazinobideak zabaltzeko aukerak.
Azken aldion Goiena komunikazio zerbitzuak eta Txatxilipurdi taldeak guraso.com izeneko webgunea jarri dabe martxan.

Horrez ganera badira urte batzuk Ikastolen Elkarteak semealabok.net izeneko zerbitzua sareratu ebana.

Bai batean eta bai bestean hainbat jakingarri daukagu eskura eta erabilgarriak izan daitekez arazo zehatzei aurre egiteko.