OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/03/10

Gurasoentzako webguneak

Sarri askotan gurasook hainbat zalantza izaten dogu eguneroko bizitzan seme-alabakaz jazotzen jakuzan gorabeheretan.
Seguruenik ez doguz erantzun guztiak eta erantzun osoak jasoko, baina gaur egun badaukaguz sarean eta euskeraz be gure informazinobideak zabaltzeko aukerak.
Azken aldion Goiena komunikazio zerbitzuak eta Txatxilipurdi taldeak guraso.com izeneko webgunea jarri dabe martxan.

Horrez ganera badira urte batzuk Ikastolen Elkarteak semealabok.net izeneko zerbitzua sareratu ebana.

Bai batean eta bai bestean hainbat jakingarri daukagu eskura eta erabilgarriak izan daitekez arazo zehatzei aurre egiteko.

No comments: