OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/06/22

Plaza betean olgetan


Otxandioko Euskara Batzordeko Gurasoen taldeak, Mainondo Guraso Elkartearen laguntzaz eta Ludotekatarekin batera, martitzenean, San Juan bezperan, arratsaldeko 18:00etan olgeta tradizionalen saio nagusia antolatu dau.
Ordu horretan hasi eta jenteak eskatzen dauan bitatean Otxandion eta Oletan egin izan diran olgeta tradizionalak azalduko dira: Bat-bi-hiru-lauka (Bapirulauka), Kantoi-kantoika, Lauka, Dokarrika... Kanikak, Sakak, Iturriak, Kromoak...
Eta jaiaren azkenean, San Juan suak ikusten joan baino lehenago, merienda ederra prestatuko dabe bertan dagozan guztientzat.

No comments: