OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/07/13

2009ko Udalekuetako argazkiak

Udalekuetan egunotan egin diren argazkiak eskolako Guraso Elkartearen blog honetan dituzue.

Horrez gain, begiraleok aurtengo argazki bilduma osoa banatzeko asmoa daukagu. Aukera bi izango dituzue argazkiok jasotzeko: Interneten bidez edo CD batean.

Beste alde batetik, guraso batzuek interneten zuon seme-alaben irudia ez erabiltzeko oharra eman duzue aldez aurretik. Hori dela eta jakin nahi genuke familia bakoitzak udalekuen amaierako argazki bilduma horretan zuon seme-alaben irudia ager dadin nahi duzuen ala ez.

Aurreko guztia errazteko eskertuko genizueke etxeetara bidali dugun galdetegia zehatz betetzea eta bihar bertan umeen bitartez begiraleei ekartzea. Zuon aldetik erantzunik jasotzen ez badugu umearen irudia erabiltzea ontzat ematen duzuela ulertuko dugu.

Eskerrik asko.

Udalekuetako begiraleak

No comments: