OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/11/18

Batzar nagusia

Azaroaren 12an 19 lagun ohiko batzarrean alkartu ginen.

Bertan aurreko akta (2009-06-16, ez-ohiko batzarrekoa) onartu, 08-09 ikasturteko ekintzen memoria banatu eta 09-10 ikasturteko plangintza azaldu ziren. Momentuz ez daukagu ezer konfirmatuta baina gabon ingururako ekintzaren bat begira gabiz.

Bai Guraso Elkarteko eta Multikirola kontuko 08-09 urteko balantzeak banandu eta azaldu ziren, bietan saldoa positiboa da.

Juntako karguen barritzea be egin genduan, horrela gelditzen da: Eduardo Gastelu, Veronica Abrisketa, Fernanda Lopez eta Jon IƱaki Izarzelaiaren ordez, Josune Kapanaga, Idoia Ortiz de Zarate, Arturo Sagarna eta Ricardo Garaigordobil izango dira Guraso Elkarteko batzordekide barriak hurrengo ikasturte bietan. 2009-2010 ikasturtean, Batzordeko Lehendakaria Koldo Flores izango da, diruzaina Irene Unzalu eta idazkaria Amaia Langarika.

No comments: