OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2010/10/09

Batzar orokorra

Urriaren 7an 30 lagun ohiko batzarrean alkartu ginen.

Bertan aurreko akta (2009-11-12, ohiko batzarrekoa) onartu, 09-10 ikasturteko ekintzen memoria banatu eta 10-11 ikasturteko plangintza azaldu ziren.

Bai Guraso Elkarteko eta Multikirola kontuko 09-10 urteko balantzeak banandu eta azaldu ziren, bietan saldoa positiboa da.

Juntako karguen barritzea be egin genduan, horrela gelditzen da: Koldo Flores, Irene Unzalu eta Amaia Langarikaren ordez, Leire Axpe, Miren Soloeta eta Lorea Agirre izango dira Guraso Elkarteko batzordekide barriak hurrengo ikasturte bietan. 2010-2011 ikasturtean, Batzordeko Lehendakaria Ricardo Garaigordobil izango da, diruzaina Idoia Ortiz de Zarate eta idazkaria Josune Kapanaga.

No comments: