OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/05/21

Patxi Uribarren, euskaltzain oso

Otxandioko euskerea aspaldion egin izan diran ikerketen arabera Arabako euskerearen ereduagaz lotzen hasi dira.
Egunotan Patxi Uribarren aramaioarrak Euskaltzaindian sarrera hitzaldia egin dau, eta bere jardunean Arabako euskerea, Otxandiokoa, eta Arabako hainbat idazle eta euskalzale aitatu izan dauz, besteak beste, Oletako batzuk.
Gura dauanak hemen dauko eskura Patxi Uribarrenen hitzaldi osoa:

2009/05/20

Joko eta olgeta tradizionalen ikastarotxoa

Datorren asteko eguaztenean eta hurrengoan, ludotekako arduradunen eskutik eta eskolako guraso talde batek antolatuta, Otxandion eta Oletan olgau izan diran joko eta olgeten ikastaro txiki bat eratuko da.
Parte hartzea librea da. Ume zein nagusi hurreratu leitekez. Ez dago adin mugarik.
Oso egokia izan leike gure neska-mutikoak uda aldean plazan eta kalean egiteko ereduak ikasi daiezan.
Datorren asteotan olgeta batzuk ikasi eta ikasturte amaierarako, ekintza bereziren bat atontzeko asmoa dago. Iragarriko da aurrerago non eta noiz izango dan.
Ikastaro egunetan euria egingo baleu ekintza aurrera eroango da, kontzejupean eta paseolekuan.

2009/05/19

Emilio Calatayud

Granadako adin txikikoen epailea dan Emilio Calatayud-en hitzaldi bateko bi bideo dira hurrengoak. Oso interesgarria da esaten dauena: gazteen betebeharrak, eskubideak, ... Astitxo bat daukozuenien ikusteko, merezi dau eta.

http://www.youtube.com/watch?v=K2GTauJT5Vg

http://www.youtube.com/watch?v=91gDdSSX_jk

2009/05/15

Toponimia







Maiatzaren 23an, urtero legez, eskolan landutako toki izenak zeri lotuta dagozan ikusten joango gara etxeko guztiok.

10etan batuko gara plazan.

Txitxiburduntzia egingo dogu!!!

2009/05/13

Udalekuak









Gurasook,

Aurtengo Udalekuak antolatzen hasi gara eta plangintza bat egiteko (zenbat begirale behar izango dan, taldeak antolatu, irteerak egin izango ahal diran eta nora, kuotak kalkulatu, etab.) umeen aurre-inskripzio bat egitea pentsatu dogu, hau da, zuen seme alabak udalekuetan apuntatzeko asmoa daukozuen edo ez jakin beharrean gagoz.
Udalekuak 3 urteko gelatik gorako umeentzako uztailaren 1etik 15era izango dira goizeko 10etatik 13etara.

Apuntatzeko asmoa izanda, mesedez bete eskolatik bialdu dan ohartxoan datuak (umearen izen-abizenak, gela eta kideak zarien edo ez) eta sartu Guraso Elkarteko buzoian datorren maiatzak 19a 16:30ak baino lehen.

Ekainean zabalduko da inskripzio epea eta orduan egitaraua eta kuota ezagutu ahal izango dozuez.

Eskerrik asko.

2009/05/12

Atxia motxia: Nor irabazle?

Ume batek edo gehiagok hartzen dabe parte. 

Helduaren inguruan paretan dira, eskuak aurreratuta, atzamar guztiak eskainiaz. 

Kantaren kolpe bakotxeko atzamar bat ikutzen dau helduak. Eta kirikol esandakoan ikututako atzamarra erretirau egin behar da, gorde. 

Hurrengo atzamarretik hasten da kantetan atzera be, banaka-banaka, atzamar bakarra gelditu arte. 

Horrexek irabazi dau. 

Zozketa moduan be erabilten zan, beste olgeta batzutako txandak egiteko.

 

Atxia motxia komeli-pan (4 kolpe)

zure semia erro-tan (4  "  ")

errota txikijek klin-klan (4  "  ")

Kataliña benta molenta (3  "  ")

txipirripi-ton (2  "  ")

Martiña zapaton (2  "  ")

kañabera tronpeta (2  "  ")

lau kirikol. (2  "  ")    



Otxandion, 2000.ean batuta.

Lekukoa: Nieves Gorostiza.

Biltzailea eta egokitzailea: Iratxe Goikoetxea.

2009/05/10

Atxia motxia: Pixpitto ala matarro?

Atxia motxia atzamarrakaz egiteko jolasa da, eta ume txikiakaz olgetan da, urte bitik aurrera edo. 

Sasoi baten sutondoan egiten zan, amamak edo beste nagusi batek gidatuta.

Atxia motxiak aldaera asko daukoz Otxandion bertan, baina olgetako modu nagusi bi dagozala esan geinke. Bataren amaieran, atzen gelditzen dana irabazlea da. Bestean, barriz, "zigorra" hartuko dauena. Kanteak berak be hainbat aldaera daukoz. Guk batu doguzanak aldian-aldian agertuko doguz blog orri honetan.


Pixpitto ala matarro?


Halako itaun bat egiten jako umeari "zigortzeko" olgetearen atzenean. Ume guztiak nagusiaren inguruan paretan dira, eskuak aurreratuta. Amamak, kantuaren erritmoari jarraika, atzamarrak banan-banan ikutzen dauz. 

Hona kantua:

 

Atxia motxia geroripan

zure semea errotan

errota txikijen klin-klan

buelta polenta

tipirri tipirriton

Martin zapaton

kañabera tronpeta

lau kirikon.

 

Joan nintzen basora

topa neban erbi bat

jaurtu nutsen harri bat

atara nutsen

ezkerreko begi gorri-gorri-gorri … bat!

 

Bat! esatean, atzamar hori harrapau egiten dau nagusiak, eta zigor bat aukeran emon: "Zer gurozu, pixpitto ala matarro?".

Beste etxe batzutan, "kili-kili edo matarro?". Eta beste batzutan, "txist edo matarro?".

Pixpitto, kili-kili egitea da. Txist, txatxamurka. Eta matarro, atzamarragaz golpe bat emotea, normalean bekokian.



Otxandion, 2009ko martian batuta.

Lekukoa: Lourdes Basterretxea.
Biltzailea: Mirian Uribe.

Egokitzailea: Iratxe Goikoetxea.