Atxia motxia atzamarrakaz egiteko jolasa da, eta ume txikiakaz olgetan da, urte bitik aurrera edo.
Sasoi baten sutondoan egiten zan, amamak edo beste nagusi batek gidatuta.
Atxia motxiak aldaera asko daukoz Otxandion bertan, baina olgetako modu nagusi bi dagozala esan geinke. Bataren amaieran, atzen gelditzen dana irabazlea da. Bestean, barriz, "zigorra" hartuko dauena. Kanteak berak be hainbat aldaera daukoz. Guk batu doguzanak aldian-aldian agertuko doguz blog orri honetan.
Pixpitto ala matarro?
Halako itaun bat egiten jako umeari "zigortzeko" olgetearen atzenean. Ume guztiak nagusiaren inguruan paretan dira, eskuak aurreratuta. Amamak, kantuaren erritmoari jarraika, atzamarrak banan-banan ikutzen dauz.
Hona kantua:
Atxia motxia geroripan
zure semea errotan
errota txikijen klin-klan
buelta polenta
tipirri tipirriton
Martin zapaton
kañabera tronpeta
lau kirikon.
Joan nintzen basora
topa neban erbi bat
jaurtu nutsen harri bat
atara nutsen
ezkerreko begi gorri-gorri-gorri … bat!
Bat! esatean, atzamar hori harrapau egiten dau nagusiak, eta zigor bat aukeran emon: "Zer gurozu, pixpitto ala matarro?".
Beste etxe batzutan, "kili-kili edo matarro?". Eta beste batzutan, "txist edo matarro?".
Pixpitto, kili-kili egitea da. Txist, txatxamurka. Eta matarro, atzamarragaz golpe bat emotea, normalean bekokian.
Otxandion, 2009ko martian batuta.
Egokitzailea: Iratxe Goikoetxea.
No comments:
Post a Comment