OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/04/22

Otxandio eta Oletako olgetak

Eskolako guraso batzuk, Udaleko Euskera Batzordearen eskariz, Otxandioko eta Oletako umeak erabili izan dabezan olgetak, kantuak eta jokoak batzekotan gara.
Hori dala eta herriko jentearen laguntza behar izango dogu lekukotasunak eta irudiak lortzeko.
Hemendik lasterrera gure eskolako blog honetan lortzen doguzan emaitzak agertzen hasiko gara.
Horrezaz ganera, ikasturtearen amaieran edo, ekintza berezia antolatuko da ziurrenik gai honen inguruan.
Laguntasuna emon gura izan ezkero edo informazino berezirik izan ezkero, jo gure blog honen posta helbidera edo gurasoen elkarteko arduradunengana.
Eta... hasi danok olgetan!: "Ron-ron-kan-del...".

No comments: