OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2013/12/11

GABON PARKEA


NOIZ: Abenduaren 31an

NON: Otxandioko Kiroldegian

ORDUTEGIA: 11.00-13.30tara

Otxandioko Gabon parkea 4 txoko ezberdinez osatuko dugu:
 
TALO tailerra:

Osasun txokoan  elikagai sano eta ezberdinak jatearen garrantzia landuko dugu. Bertan, haurrekin batera taloak, egingo ditugu.

AURPEGI MARGOKETA gunea:

Tailer honetan, haurrek beraien itxura aldatzeko aukera izan dute. Bertako hezitzaileak haurrei aurpegia eta ilea margotzeko aukera eskaini diete. Gainera txoko bat egongo da haurrak eta helduak beraien artean aurpegiak margotzeko.

FAMILI  gunea:

Gune honetan txikienek eta gurasoek hainbat ekintza egiteko aukera izango dute: trizikloak, jolas sinbolikorako elementuak (puzgarri txiki bat, etxetxoak, jolas erraldoiak..), eraikuntzarako materialak, mahaiak eta aulkiak marrazketarako, karetak, txapak (bereziki interakzioan aritzeko), pajitak (lepoko eta pultserak egiteko)...

ZIRKO TAILERRA:

Bertaratutako haurrek malabare ezberdinak sortzeko aukera izango dute: kariokak, pilotak, xaboi ponpa erraldoiak, makila txinatarrak…..Ondoren malabareak erabiltzen ikasiko dute.

No comments: