ASTUE ETA KOLORIEK
Jokalariak: ama, astoa eta koloredunak (guztira 6 lagun gitxienez).
Materiala eta ingurua: Ama jesarri daiten leku bat (harria, bankua...).
KONTUZ!!!: Astoa egon daitela beti amearen altzoan, ez daiela inoz olgau ama barik!!!
Azalpena:
Astoa nor izango dan erabaki eta gero, astoak amaren altzoan jarri behar dau burua eta amak begiak eta belarriak itxiko deutsaz eskuakaz (batez be begiak, gauzak nori esaten jakozan igarri ez daian).
Amak besteei kolore bana esan behar deutse belarrira, astoak entzun barik / ikusi barik. Gero, astoa altzoan hartuko dau, eta begiak tapau.
Koloredunak ilaran parau, eta amak kolore bati deituko deutso: “Datorrela… urdiƱe”. Eta urdinak ¬edo dana dalako koloreak¬ ikuturen bat egin behar deutso astoari (eperdiko bat emon, kili-kili, txatxamurka…) eta bere lekura itzuli. Orduan koloredunak, eskuei errota moduan eraginez, danak batera kantauko dabe: “Ni enaz izen, ni enaz izen”.
Aspertutakoan amaitzen da jolasa.
Hiztegia:
- Ama.
- Astue.
- Koloredune.
- Ni enaz izen, ni enaz izen...
No comments:
Post a Comment