GOMAN
Norentzat: 6 urtetik aurrerakoentzat.
Jokalariak: normalean hiru; goma luzeakaz, gehiago be izan leikez.
Materiala eta ingurua: salto egiteko goma elastikoa (gitxienez
Azalpena:
Jokalari bik gomari eutsiten deutsie gorputzagaz, tenkatzeraino, baina elastikotasuna galdu barik, hirugarrenak salto egin daian: ariketa jakin bat egin behar dau goman, abesti baten erritmoan.
Lehenengo ariketea goma orkatiletan dagoela egiten da, eta hurrengoak, goratxoago, hurrenkera honetan: orkatiletan (1), belaunetan (2), eperdipean (3), mokorrean (4), gerrian (5), besapean (6), saman (7). Normalean zenbakitik esaten dira: lelenguen, bigarrenien...
Saltoan dabilenak kale egiten dauenean, bigarren jokalariak ekingo deutso, eta gero hirugarrenak. Atzera saltoka hasten diranean, lehen huts egindako zenbakian hasten dira.
Hiztegia:
- Ni lelen! Ni bigarren! (saltetan hasi aurretik, lekua eskatzeko)
- Lelenguen, bigarrenien, hirugarrenien... ibilli / geldittu.
- Kale in = huts in.
- Kale! Huts!
No comments:
Post a Comment