OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/05/28

Pañuelitotan

PAÑUELITOTAN

Norentzat: 4 urtetik aurrerakoentzat.

Jokalariak: gura beste

Materiala eta ingurua: zapi sendo samar bat, eta arineketan egiteko lekua.

Azalpena:

Zozketan egin beharko dabe jokalariak talde biak egiteko, ahal dala, taldekide kopuru beragaz.

Erabiliko dan zelaian arraia egingo dau lurrean zapidunak. Bera leku horretan jarriko da. Gero oinkada kopuru berberagaz neurtuta markauko dira talde bateko eta besteko etxeak.

Taldekideak zenbakiak bananduko dabez euren artean (1etik hasi eta talde osoko kideak bana euki arte).

Zapidunak orduan esan behar dau: "Datorrela 3e!" edo "Datorrela 10a!"... Talde bakotxetik zenbaki hori daukanak arineketan egin behar dau, eta zapia hartuta etxera bueltan etorri.

Arau batzuk bete behar dira:

  1. Jokalarietako batek zapia hartu arte ezin da bata bestearen lurrera pasau.
  2. Jokalarietako batek zapia hartzen dauenean besteak harrapatu egin behar dau etxera heldu daiten baino lehen. Heltzen bada, irabazi egingo dau. Kale egin ezkero, jokotik kanpora geldituko da.

Arauetariko bat betetan ez bada "arrenuntzio" da.

Talde bateko jokalariak kale egin ezkero, beste taldekide batek hartu behar dau haren zenbakia.

Jokoa taldeetariko bat jokalari barik geratzen danean amaituten da.

Nahaste gehiago egon daiten, zapidunak zenbakia emokeran luzatu egin leike esaldia eta zenbakia arin-arin esan azkenean: "Datorrela... datorrela... datorrelaaaaaaaa... 3e!", e.a.

Hiztegia:

  • Zapidune.
  • Etxie.
  • Errajie, marrie.
  • Kale in = Huts in.
  • Datorrela "[zenbakia]"a!
  • Arrenuntzio!

No comments: