ZORRI BERDE
Norentzat: 6 urtetik aurrerakoentzat.
Jokalariak: gura beste.
Materiala eta ingurua: Baloia. Horma bat.
Azalpena:
Hormaren kontra olgetan da, baloiagaz. Umeak ilaran ipini, eta banan-banan baloia hormara bota, eta salto eginda, hankartetik pasau behar dabe, bote bategaz. Hiru huts-egite onartzen dira: zorri berde, birijena, eta agoliñe. Laugarren hutsa egitean, jokalari hori hildde dago, eta kanpora doa.
Hiztegia:
- Baloie bota.
- Horman kontra.
- Salto in.
- Hankartetik.
- Botie.
- Kale in = Huts in.
- Zorri berde!
- Birijena!
- Agoliñe!
- Hildde!!!
No comments:
Post a Comment