TXORRO-MORRO
Norentzat: 6 urtetik aurrerakoentzat.
Jokalariak: talde bakotxeko 2-5, eta ama.
Materiala eta ingurua: Ama jesarri daiten lekua (harria, bankua...).
KONTUZ!!!: Astoa egon daitela beti amearen altzoan, ez daiela inoz olgau ama barik!!!
Azalpena:
Zozketa egin eta gero, talde batek ilaran makurtuta parau behar dau: lelenak amaren altzoan ipinten dau burua, eta hurrengoak, aurrekoaren hankartean sartuta.
Kontrako taldekoak banan-banan egingo dabe salto makurtuta dagozanen gainera, aurretik "txorro, morro, piku, taiu, ke" deadar eginda. Ahalik eta urrinen egin behar dabe salto, taldeko guztiak lekua euki daien.
Azpian dagozanak gainekoen pisuari eusteko gauza ez badira, barriren barriz hasi behar dabe, atzera makurtuta. Eta gainekoak egiten badabe huts, oker salto eginda edo lurra ikututa, eurak jarri beharko dabe azpian.
Gainekoak behar dan moduan salto egin ezkero, ilarako lelengoak epailearen atzamar bar aukeratzen dau, eta altu esaten dau: "txorro, morro, piku, taiu, ke". Atzamarren izenak dira, loditik hasita.
Makurtuta dagozanetan lelenak igarri egin behar dau atzamarra. Lortzen badau, behekoak dira hurrengo salto egiten.
Arau nagusiak:
- Behin salto eginda ezin jako ebatu azpiko astoari, ez eskuekaz ez hankakaz.
- Asto gainean hanka biak airean gelditu behar dabe, lurra ikutu barik.
Hiztegia:
- Zozketarako formula (Ron-ron... esaterako). Edo hankak egin.
- Ama.
- Astuek.
- Kiribille in, kiribildu (hankeagaz astoari lotzen ahalegindu)
- Behera etorri, hondoratu (astoak pisuari eutsiteko gauza ez direnean)
- Txorro, morro, piku, taiu, ke!
No comments:
Post a Comment