OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/05/28

Itsu-itsuka (Itsu-itsuke)

ITSU-ITSUKE

Norentzat: adin guztietako umeentzat, 2-3 urtetik hasita.

Jokalariak: gura beste.

Materiala eta ingurua: Zapi bat begiak estaltzeko. Umeak txikitxoak badira ahalik eta lekurik zabalena eta garbiena, estropozu egin ez daien traba barik.

Azalpena:

Jokalari bati zapi bategaz begiak estali, eta buelta batzuk eragiten jakoz.

(Aukera bat umearen adineko urteak beste buelta eragitea izan leiteke.)

Ikusten ez dauela, ingurukoren bat harrapau behar dau, eta nor dan igarri. Igarri ezkero, besteari tapau beharko jakoz begiak, eta, huts egin ezkero, berak jarraitu. Dana dala, umeak txikiak badira hobe txandaka egitea.

No comments: