OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/05/28

Gerrea deklaretan (Gerrie deklaretan)

GERRIE DEKLARETAN

Norentzat: 6 urtetik aurrerakoentzat.

Jokalariak: ez da komeni 6 baino gehiago izatea.

Materiala eta ingurua: Karea (ez pisu handiko minik hartu ez daien umeak). Harrizko edo porlanazko leku leuna eta zabala.

Azalpena:

Kareaz biribil handi bat marraztu lurrean (bi lagunek eskutik ebatu eta konpasarena eginaz), eta zenbat jokalari dagoen, horrenbeste zati egin behar dira, neurri berekoak, pastel baten moduan. Bakotxak bere zatia bateatuko dau herrialde baten izena emonda: Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Nigeria, Korea, Errusia, Laos, Mikronesia, Tonga...

Gero, danak parau behar dabe biribilaren inguruan, hanka bat euren lurraldean daukiela, eta bestea kanpoan.

Zein hasiko dan adostu, eta harek esango dau: “Gerrie deklaretan'tsat… Txinari”. Atzenengo berbea esanagaz batera, danak arineketan alde egiten dabe, Txinak biribilaren erdira salto egin eta “geldi” esan arte. Hantxe karea hartu, eta jokalari bat jo behar dau karea botata. Jo ezkero, lur zati bat kenduko deutso, oin baten neurrikoa. Eta kale egin ezkero, besteak kenduko deutso. Lur zatia galdutakoak egingo dau hurrengo gerra deklarazinoa.

Teorian, baten bat mundu osoaren jabe egindakoan amaituko litzateke jokoa, baina beti izaten da "beste gerraren bat" lehenago.

Hiztegia:

  • Karie.
  • Herrialdiek (pintatu).
  • Gerra deklaraziƱue
  • Gerrie deklaretan'tsat... Txinari!
  • Geldi!
  • Jo (egin) / Kale (egin).
  • Lur zatije kendu.
  • Mundu osuen jabe in.
  • Beste gerra bat.

No comments: