OTXANDIOKO HERRI ESKOLAKO NESKA-MUTIKOEN HEZKUNTZA PROIEKTUA SUSTATZEN
BESTE HEZKUNTZ AGENTEEKIN BATERA ETA GURE HERRIKO BIZITZAN PARTE HARTUAZ

2009/05/28

Dokarrike (Dokarrika)

DOKARRIKE:

Norentzat: 4 urtetik aurrerakoentzat.

Jokalariak: gura beste.

Materiala eta ingurua: karea edota harritxo bat, eta ondo marraztuteko lekua.

Azalpena:

Kare edo harri bategaz jokalekua marraztu behar da: eskailera antzeko irudi bat, 1etik 8ra arteko zenbakiak bertan idatzita:

Jokalariak eskailerearen ibilbide osoa egin behar dabe, harriagaz lagunduta: eskuagaz lelengo koadrora harria bota, eta koadro horren gainetik salto eginda, dokarrike (hanka baten gainean) pasau behar dira banakako koadroak. 4-5 eta 7-8 koadro-bikoteak batera egiten dira, hankak zabalik. Eskailera-bururaino heldutakoan, 7-8an, salto baten buelta egin eta eskaileran behera jarraitzen da. 2an harria batu, eta 1aren gainetik salto eginda, kanpora. Holan, banan-banan bota behar da harria koadro guztietara.

Arau nagusiak:

  1. dokarrika egin behar da dana, beste hankea jatsi barik.
  2. harria dagoen koadroa ezin leike zapaldu; gainetik salto egin behar da.
  3. harria garbi sartu behar da koadroan, marrarik zapaldu barik.
  4. hankakaz be ez da marrarik zapaldu behar.

Jokalari batek huts egiten dauenean, hurrengoak hartzen dau txandea. Dana dala, barriro txandea hartzen dauenean, lehen huts egindako zenbakian jarraituko dau olgetan.

Zenbaki guztiak betetakoan, beste jolasmodu bat hasten da: harria eskuagaz bota, baina hankeagaz bultzaka eroan behar da eskaileran barrena. Hemen be, koadro guztiak banan-banan egin behar dira: 1ean hasi, gero 2an eta abar.

Eta hurrengo jolasmodua begiak itxita egitea litzateke.

Hau danau banaka edo taldeka olgau leike.

Hiztegia:

  • Zozketarako formula (Ron-ron... ).
  • Dokarrike.
  • Marrie zapaldu, zapaldu ez.
  • Batera, bira, hirura... bota.
  • Nor da botaten? Nor da salto itten?... (nori toketan jako?)

No comments: